Gabiria (Gipuzkoa)

Ostatuko ordutegia bezeroaren arabera

Ostatuko ordutegia bezeroaren arabera <p>Ostatuko ordutegiaz hitz egiten du. Gauetan lan egiten zuten, jangelan gehienbat. Askotan taberna itxi nahi, baina bezeroak joan arte zain egon behar izaten zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-006-037 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ostatuko ordutegiaz hitz egiten du. Gauetan lan egiten zuten, jangelan gehienbat. Askotan taberna itxi nahi, baina bezeroak joan arte zain egon behar izaten zuten.

Transkripzioa

-Tabernako ordutegia zein izaten zan? Egunero egoten zineten gauetan´e?
-Goizeko hiruek aldea arte eo, lauek aldea arte eo. Bai, gaue gehiena ordun’e.
-Hori festatan. Eta festetatik kanpora gauetan´e egoten zineten?
-Bai, bai, bai. Gauetan bai, eitten zan, bai. Klaro, herri txikitan gero, gauez ez dezu eitten barran hainbeste lanik ez dezu eitten ordun; ordun eitten dezu jangelan.
-Jokurako-ta egongo zan afizioa baita…
-Baita, bai, musen ta. Agoantau ein behar. Gaur ez da hola agoantatzen e! Gaur, komedorek-eta, hau ta hori pasatzen dienen, ras itxi ta fuera. “Hik hartu behar badittuk hemen hartuitzek zeak”, baiño…
-Orduko premie egon bazan, gaur´e egongo zien…
-Bueno, hoixe baietz. Zenbat ordu galdu gendun guk hor? Koadrillak, bertako jendea. Zerbait esaten baziezun txarra ziñen. Ni’re askoz geo amorra einda zerbait esan eta “bai, hi holakoa izango haiz, bai!”. Haek han segi, haidi beida eon zaitz han. Hurrengo egunen, igandea baldin bazan, goizen… Gaur hamaikatan eo hamabitan irikitzen dizue herriko ostatue. Guk goizeko zortzitardik beatzitako igandero han irikitzen gendun e! Saldea ta, gosarik eta, danak eitteko.

Egilea(k): Aimar Maiz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia