Azkoitia (Gipuzkoa)

Euskaraz hitz egiten zuenari zigorra

Euskaraz hitz egiten zuenari zigorra Eskolan matematika, gramatika, doktrina, etab. ikasten zuten. Erdaraz ikasten zuten, euskaraz eginez gero zigorra izaten zuten. Mutilak eta neskak aparte ibiltzen ziren. 14 urterekin, eskola bukatzean, komertzioa eta batxilerra ikasten zuten eta hauek ordaindu beharreko ikasketak izaten ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskolan matematika, gramatika, doktrina, etab. ikasten zuten. Erdaraz ikasten zuten, euskaraz eginez gero zigorra izaten zuten. Mutilak eta neskak aparte ibiltzen ziren. 14 urterekin, eskola bukatzean, komertzioa eta batxilerra ikasten zuten eta hauek ordaindu beharreko ikasketak izaten ziren.

Transkripzioa

-Eta eskolan ze ikasten zendun garai hartan?
-Normal, eztakit nola esan’e, normal.
-Dotriña edo?
-Dana, dotriña eta kontuk ataratzen eta Gramatika eta dana. Onak zien orduen zerak, "Hermanos de las Escuelas Cristianas" edo esaten zitxoen eta. Haixek onak zien.
-Maixu onak?
-Bai, onak.
-Ze ikasten zenuten, erderaz ala euskeraz?
-Ez, erderaz izeten zan eskolie. Eta euskeraz ez hitzeiteagatik, gero guk kostunbria hamen genduken ba euskeraz hitzeittie; errekreora ertetzen gedunien orduan izeten zan ba aro bat edo anillo bat ematen zan bati, eta hari [haure] ibiltzen zan ume artien bille aber zenek hitzeitten zun euskeraz, osea ordun erderaz hitz ein behar zan. Eta faltatzen zunak ba ematen zixon anillue eta harek beste baten bille eta harek gero eskolara sartzen giñanin ba eskolan: aber, zenek euki du anillu? Eta eskue jaso eta gero puntuek edo zera... Eta gero hurrungo hillebete edo hillebete terdire hona Madarixara edo Urrategire juten giñen eta ordun haxe zeukena, horrenbeste bider zera zeukena ba etzan juten. Kastigo hori ematen zeben.
-Eta neskak eta mutillak danak batera?
-Ez, orduen mutillak aparte. Han danak mutillak ibilli zien Florida zeran edo, danak mutillak. Eta gero hamalau urte arte, eta gero hamalau urtetik gora batzuek komertzixue, batxillerra eta komertzixue. Hori izeten zan pagautako eskolie. Eta beste danak, hamalau urte arteko beste korrientie ba debalde izeten zan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia