Hondarribia (Gipuzkoa)

Umetako jostaketak

Umetako jostaketak <p>Umetako jostaketak. Ume asko izaten zen kalean, denak jolasean. Ezkutaketan, gainetik saltoka... baloi gutxi zeuden.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-069-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Umetako jostaketak. Ume asko izaten zen kalean, denak jolasean. Ezkutaketan, gainetik saltoka... baloi gutxi zeuden.

Transkripzioa

-Ta zuk, mutikotan, ze iten zenun? Zuen jostaketak-eta nolakuak izaten zian?
-Uf! Beti jostatzen. Ta orduan jendia ibiltzen zen dena jostatzen, e! Denak ibiltzen zien jostatzen.
-Bai?
-Bai. Alde guzitan denak, zea, dena haur. Dena jostatzen, hor jostatzen, han jostatzen, dena jostatzen. Uain iñor ez da ikusten.
-Ta ze, zuen jostaketak nolakuak ziran?
- Ui! […] gorde, ta batzuk gorde, ta, hura eittera jun, hura billatzera jun ta beste ixkin batian bestia atera ta pareta jo ta hola. Beste batzuk hola jarri ta gañetik saltoka ta, holako gauzak.
-Zuek baloirik-eta izaten zenuten?
-E?
-Baloia-ta izaten zenuten?
-Bai biño gutxi. Bai. Gu biño haundiyaguak ibiltzen zien, haundi batzuk ibiltzen zien, bai, ordun ere, biño gu, gaztiak giñen eta ez. Gaiñea goiz hasi nintzen itsasuan…

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia