Hondarribia (Gipuzkoa)

13 urterekin itsasora

13 urterekin itsasora <p>Hondarrez beteta zegoen Hondarribia. 13 urterekin hasi zen itsasoan, sardinatan. Donostiara joaten ziren saltzera. Hondarribira ezin sartu, itsasbeheran. Aitak ez zion utzi nahi.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-069-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hondarrez beteta zegoen Hondarribia. 13 urterekin hasi zen itsasoan, sardinatan. Donostiara joaten ziren saltzera. Hondarribira ezin sartu, itsasbeheran. Aitak ez zion utzi nahi.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Hau, lehen Hondarrabiya zen dena beteta hondarra. Igual ez duzu /eztuzu/ sinistuko, baiño gure gazte denboran, esto, ni hamahiru urtekin hasi nitzen itsasuan, eta juten giñen txardiñetara, Pontisea ta Mimizañea-ta, baporiakin. Eta juten, harrapatzen genun txardiña orduan hemen berta ez zuen sustantzikuak zertik ez baizen kamioyik eta ez baizen uain bezelako adelantoik eta juten giñen Donostira, lehemixiko. Han saltzen genuen arraia, etorri zea, gabaz igual, arratsian zortzitan igual etorri itxea, itxea ez, aillegatu zeara, barra, barra da, ura izaten zen bihian, ura izaten zen behe-behe-bihian, ta barkuak ezin zien igo gotti. Ta hantxen egoten giñen zea ba, batzuk beti fan ta lo, patroia eta makinista erne, ta ura pixkat hasitzen zenian gotti, gora, ordun etortzen giñen zea. Ni hortan gutxi ibillia naiz, bai, gutxi, nere aurrekuak bai, denak, baiño, baiño ni ere ibilli naiz hola. Bai.
-Hori, baporiakin?
-Baporiakin, bai.
-Ala arraunian?
-Ez, ez, baporiakin, baporiakin.
-Baporiakin. Ya hamahiru urterako baporiakin?
- Bai, bai. Hamahiru urtetan sartu nitzen. Attak ez zian utzi nahi. Ta gue patroia zenak, bueno, hark “bai, ekatzak, Juanito, ekatzak semia, ekatzak”, eta attak ez zian utzi nahi, biño, ta nik nahi nuen ta…

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia