Bermeo (Bizkaia)

Berdeletan

Berdeletan <p>Berdeletan otsailetik maiatzera arte aritzen dira eta gero hasten dira atunetan. Berdela zelan hartzen zuten kontatzen du. Behin amua eskuan sartu zitzaion.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-029-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Berdeletan otsailetik maiatzera arte aritzen dira eta gero hasten dira atunetan. Berdela zelan hartzen zuten kontatzen du. Behin amua eskuan sartu zitzaion.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bisiguegaz batera berdela be atrapaten zenduen?
- Ez, ez, ez, ez, ez ez, ez. Berdelan sasoie da, febreruen hasten die.
- A, besaue ta gero?
- E, besaue orain, beseuten iñor ez dabil orain, ez dabil iñor horra ez da dirijiten. Hor lebatzetan dirijiten dizenak dauz, hiru enbarkaziño-edo, kordatxugaz lebatzetan. Goizien dxuten diez ero beste han etxaten dauie ta eguerditzerako datoz etxera. Hiru-edo dauz, Duke ta beste bi edo hiru dauz. Ta berdeletan hasten diez febreruen. Harek eta maietzera artien, ia kupue imindxe dakoie. Gero, maietzien hamaretik hamabostera urteten dauie atunetan, bai. Bermiotarrak urteten dauie, honek e, pikekue dau bat, Erreñezubi, horrek urteten dau goittarrakaz, getaidxarrakaz ta oridxotarrakaz-ta urteten dau. Bai, horrek urteten dau hillien hiruen-edo urteten dauie pikien, dxuten diez Frantzire. Hor eitten dauie zebue, karnadie ta dxuten die horrek, horrek die kañaberakuek. Baie horrek bestiek die kazakuek, amugaz atrapaten hori, kazakuek. Horrek haulako kordelagaz, orain en bez de kordela dakoie karretakaz fitxie. Fitxiegaz, bai. Automatikuek, elektrikuek e! Dxausten danien berak kantaten dau “kin-kin-kin-kin”, bai, bai ta berak batzien dau dana. Orain dana da adelantue.
- Ta zu berdeletan ibildxe zauz?
- Honbre! Ta hori be bai, bai.
- Ta berdela zelan zelan harrapaten zan.
- Amukaz, amukaz, bai, amukaz. Berdeletakuek dakoie orain karretakaz, bai. Haulako beraune, beraune errieten dauie ta “rrrrruuuuuu, ba bum, bom bom bom bom” berak markaten dau, “drast!” sabligaz han datortso gora, berak despeska ta guztidxe gero! Holako kuadrorik nik ez dot ikusi. Ta guk lehen haulako kordelagaz eskuz. Niri pasa dast hametik edo pasa dast, amue inke. Inke dxasten amue ta makiñe guztidxen etor garizen. Abise tson talaidxeruri telefonidxetik ta dxun naien klinikara, bertora, medikure, ta atara dostien indxiziño bat emonda. Hauna barrura arte okin doten sartunde.
- Ta ez dotsun ezer hartun, arteriarik edo?
- Ez, ezebez! Pastille bat emon dosten, bai, bai. Esan zan medikue don Emilio Uriarte Ametxaga, hil dxe.

Egilea(k): Iratze Elizondo

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia