Donostia (Gipuzkoa)

Gerrako itsasontzia

Gerrako itsasontzia <p>Ikastolan zebilela, gerrako barku frantsesa ibiltzen zen, "Ale-ale", arrantzale frantsesei laguntzeko. Bertakoek, berriz, dena zailtasunak. Karmentxuren kontuak, haren aita arrantzalea falta zela eta. Sardina ederra zegoen abuztuan, baina hura ere bukatu zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ikastolan zebilela, gerrako barku frantsesa ibiltzen zen, "Ale-ale", arrantzale frantsesei laguntzeko. Bertakoek, berriz, dena zailtasunak. Karmentxuren kontuak, haren aita arrantzalea falta zela eta. Sardina ederra zegoen abuztuan, baina hura ere bukatu zen.

Transkripzioa

-Eta hemen, orduan ere gu txikiyak giñanian ikastolan, ba deitzen giñon 'ale ale', ez dakit ze deituko ziyoten, gerrako barku bat, frantsesa. Eta bokarta ta ibiltzen, sardiña ta alde hontatikan, eta beti frantsesak ateatzen zianian barkura, arrantzara, haiyei ezer ez, kontu iten zioten, eta hemenguak hartu ta ematen zituzten Baiyonara, kentzen ziyoten arraiya, ematen zioten multa…
-Ah bai, eh?
-Eta han zeukaten beentzako, been barkuentzako 'ale ale', kontu iteko… Eta hemenguak ez zeukaten ezer’e orduan ere, beti España zikiñ hau, eske horrela gertatzen da aizu! Eh ba, bueno, ba ze esango dizut ba, orduan’e kontu iten zuten, beste aldian, eta hemen ez, eta beti istillutan, eta bat juten zan Karmentxo ta bere aita ta, bapoe txikiyan zebiltzan hoiyek, eta orduan […]: “Ze gertatzen da?”, ta “aita ez da etorri arratsian”. Ez gendun jakiten gaiñea. Eta jo, […]’re ya gurekin iten zan, beak ez zeukan ezer’e arrantzaliena, baiñan orduan jartzen zan ta esaten zun: “bueno, jun Karmentxo, jun etxea ta aber, etorri dan aita”, ta, horrela bizi giñan, gu neska koskorrak ikastolan, aizu! Orduan ere, eta leheno agostuan sardiña zegon izugarri ederra, ya bukatu zan, eta akabo! Eta bokartakin berdin gertatuko da.

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia