Elantxobe (Bizkaia)

Koipea artiletan bilduta egiten zen pilota

Koipea artiletan bilduta egiten zen pilota <p>Eskolan atsedenaldian jolasten zuten: txapekin, kromoekin edo frontoian pilotaka eliza atzeko frontoian. Harakinak emandako koipea artileaz bildu eta egiten zituzten pilotak. Eskuz jolasten zuten, mutilek eta neskek batera. Panpinak trapuzkoak ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELA-002-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolan atsedenaldian jolasten zuten: txapekin, kromoekin edo frontoian pilotaka eliza atzeko frontoian. Harakinak emandako koipea artileaz bildu eta egiten zituzten pilotak. Eskuz jolasten zuten, mutilek eta neskek batera. Panpinak trapuzkoak ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

–Eta eskolara esan dozu gitxi, baina olgeu eingo zenduen?
–Olgeu bai, errekreuen. Bai, haulan, txapakin ta, kanikakin ta… kromukin ta. Haixe zan, besterik ez egon ta… Edo frontoien pelotaka, edo…
–Frontoien, oin dauen frontoien?
–Bai.
–A bai? Lehen be egon zan.
–Bai. Han elixin atzin. Bai. Elixi da San Nicolás de Bari, baie zelebraten da San Pedro, sanpedruk; bueno, San Nikolas egune be bai, baie zelebra san Pedruk ixeten die.
–Olgeu, neskak neskakaz, edo…
–Ke ba! Mutil eta neskak, bai.
–Bai?
–Bai. Hortan ez da egon diferentzirik.
–Pelotarik edo?
–Pelotan be eurek beti irebaziten eben. Inddar gehixau.
–Pelotie eukitten zenduen?
–Bai. Lana, lana zaharrakin einde, karnazeruk emoten doskun koipie imini barruen, ta lana zaharrakin; dale, dale, ta dale, ta dale… ta pelotie, bai. Eskoz; palarik bapez.
–Ta muñekarik?
–Ke ba! Pentsa be, muñekarik!… Trapozkuk edo igual. Baie muñekak eta horrek “artículo de lujo” zin.
–Elantxoben zelan esaten jako muñekieri?… Andrakille edo? ez?
–Ez jast akordaten. Ez, andrakillie ez da. Panpiñe.
–Panpiñe?
–Panpiñe.

Egilea(k): Arantza Bilbao

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia