Elantxobe

Elantxobe Bizkaiko kostaldean dagoen udalerria da, Busturialdea eskualdean. Elantxobetik iparraldera Bizkaiko Golkoa dago, eta hegoaldean Ibarrangeluko udalerria. OgoƱo mendiaren ekialdeko magalean 150 metroko altueratik itsas mailaraino iristen da, bertan arrantza portua kokatzen delarik. 1527. urtean arrantzatik bizitzeko asmoz sortua Ibarrangeluko portu moduan, garrantzia izan zuen portu eta defentsarako postu bezala. 1854an Ibarrangelutik banandu eta udalerri burujabe bilakatu zen. XX. mendean hirira egondako migrazioek herriaren biztanleria asko murriztu zuten. 1900an Elantxobek 1.200 biztanle izan zituen arren, ondorengo urteetan Bilbora eta Gernikara joan ziren elantxobetar asko. Herriak jaiegun ezberdinak ditu: San Pedro, Karmengo jaiak, Madalen eguna, eta Elantxobeko patroia den San Nikolasen eguna.

Hizlariak: 2; Zintak: 2; Pasarteak: 33;
Transkribatutakoak: 1; Audioak: 0; Bideoak: 0

Hizlariak

#Hizlaria
1 Gonzalez Badiola, Kontxa (1928) Transkripzioaren ikonoa
2 Montero Bilbao, Juanita (1923-2010)
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia