Juanita Montero Bilbao
Elantxobe (Bizkaia) (1923-2010)
Biografia
1923ko abuztuaren 13an jaio zen Gernika-Lumoko Ocho de Enero kalean, gero Errenteria auzora joan ziren bizitzera. Zazpi urterekin Ibarrangeluko Antzora auzora joan ziren. Tarte horretan 15-16 urterekin hilabete Gernika-Lumon pasatu zuen neskame legez, eta sei hilabetez Bermeoko zoroetxean egon zen bertako gaixoak jagoten. 17 urterekin Elantxobeko portuko etxe batera joan zen familia guztia. Bere ama muxikarra zen eta bere aita Santanderren jaiotako elantxobetarra. Bere aita eta aitona karabineroak izan zirenez, beti egon dira itsasora oso lotuta. Elantxobeko Luis González Badiolarekin ezkondu ostean Erdi kalean bizi izan zen 19 urtez, baina berriro bueltatu ziren portura bizitzera. hiru seme-alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ELA-001 | 2009 | Euskal Herriko Ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?