Soraluze (Gipuzkoa)

Umetako jolasak

Umetako jolasak Jolasak. Ez zuten jostailurik erosten; betun kaxak gordetzen zituzten, zuloak egin eta pisua egiten zuten. Tortolosak. Intxaurrekin. Txirikilan jokatzea asko gustatzen zitzaien. "Pica-limas" asturiarrak kontuak jartzen zizkien errepidean, eta etzanda egoten ziren, kontuak egiten. Oso auto gutxi pasatzen zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Jolasak. Ez zuten jostailurik erosten; betun kaxak gordetzen zituzten, zuloak egin eta pisua egiten zuten. Tortolosak. Intxaurrekin. Txirikilan jokatzea asko gustatzen zitzaien. "Pica-limas" asturiarrak kontuak jartzen zizkien errepidean, eta etzanda egoten ziren, kontuak egiten. Oso auto gutxi pasatzen zen.

Transkripzioa

-Ze jolas eitten ziñuan?
-Ene!, guk danera, guk danera. Hara!, guk ez giñuan erosten jugeteik eta. Keba!Ez dakizu /Eztakizu/ horrek, kaja horrek, betunen, zapatak garbitzeko. Beti: "eso cuando se termine para mí", dana. Da harekin itten giñuan zuluak eiñ, gero palo bat eta zer batzuek, pixua itten giñuan pixatzeko ta. Han berduria hartu han baztarrian-eta /-da/. Halakotxe gauzak eitten [giñuzen]. Eta gero horrek be /pe/ bai, "a tabas".
-Tortoloska?
-Tortolosak. Ya ixa ahaztuta neukan. Eta /da/ ez dakit /eztakit/... Zerakin ai, intxorrakin hola zulua in-eta /-da/, ez dakizu /eztakizu/?, harekin be bai. Eta halakotxe gauzak.
-Txirikillan eta?
-Baitta. Baitta. Txirikillan jo palua ta.
-Jolas gogorra zan hori, e?
-Bai, bai. Bueno, asko. Hori gaiñera gustatzen jakun asko. Gero itten giñuzen kamiñuan, karreteran, Pentsaizu zenbat kotxe pasatzen zien. Han kontuak ipintzen zoskun horrek harek; kultura asko zeukan "Pikalimas"ek. Hori zan asturianua. Eta horrek kontuak ipini: "Al que saque le regalo -qué sé yo- una caja de pinturas" edo /o/ zeoze beti. Eta han kontuak itten etzanda kamiñuan. Halako baten kotxe bat, kotxe txiki bat. Besteik ez zeuan, besteik ez zeuan orduan, bat bakarrik.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia