Soraluze (Gipuzkoa)

Ahizpa, mojatan

Ahizpa, mojatan Donostiara udaran joaten ziren, eta gero buelta Plazentziara. Maistrarekin joaten zen amarengana. Beste ahizpa mojekin ibili zen, eta gaiztoak tokatu zitzaizkion. Herriko batek panpina bat oparitu zion; mojak gorde egin zion, eta ez zuen berriro ikusi! Bere panpina beste bati oparitu zioten, moja jantzita. Ospitalean zeuden mojak, Plazentzian.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Donostiara udaran joaten ziren, eta gero buelta Plazentziara. Maistrarekin joaten zen amarengana. Beste ahizpa mojekin ibili zen, eta gaiztoak tokatu zitzaizkion. Herriko batek panpina bat oparitu zion; mojak gorde egin zion, eta ez zuen berriro ikusi! Bere panpina beste bati oparitu zioten, moja jantzita. Ospitalean zeuden mojak, Plazentzian.

Transkripzioa

-Zu gero Donostiara bizitzera zenbat urtekin joan ziñan?
-Ni juten nintzan, uda guztian han egoten giñan eta /da/ gero atzera maestria ona, bai ba, eske penia, asko nahi notsan neuk be /pe/, eta berak be /pe/ bai. Berakin joaten nintzan Donostiara, maletia gertauta ta ala! Bakaziñuak emon eta /da/ berakin Donostiara.
-Amagana, ezta?
-Bai, amagana. Eta bestia egon zan monjekin.
-Beste aiztia?
-"No quiere ver ni en pintura a ninguna". Txarrak tokau jakon.
-Gogorrak?
-Txarrak. Gaiztuak. Hara!, herriko baten batek eruan ei zotsan muñeka eder bat berandako, bai ba. Haura be ba gaztia zan, hiru urte zeukan-eta /-da/. Muñekia, eta berak: "ai qué bonita!". Eta monjiak: "Hay que guardar, e! Lo guardaremos ahora, e". Gorde ondo gorde zeban, ez zeban gehixao ikusi. Gero halako baten etorri die bisitta bat monjendako, ezta, eta /da/ han ikusten dau muñekia monja jantzitta beran muñekia. Harek ezautu. Eta bestiei emoten "de regalo". Ez jako /etxako/ sekula ahaztu hori. Dauka sartuta... "Monjas buenas? Más malas que la quina!"
-Nun zaren?
-Plaentzian.
-Plaentzian bertan?
-Ospittalian. Han monjak zeren, bai. Oin ez dakit /eztakit/ daren, ez dot /eztot/ pentsatzen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia