Soraluze (Gipuzkoa)

Negozioak Donostian

Negozioak Donostian <p>Amandreak beroki luze bat egin zion, baina motz geratu zitzaion. Ama San Inazion ezkondu zen, Donostian, eta bizikletak alokatzeko denda jarri zuten, eta gero ostatua. Aita (bigarren aita) oso negoziantea zen. Ama Donostian bizi zen, eta bera Plazentzian.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-056-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Amandreak beroki luze bat egin zion, baina motz geratu zitzaion. Ama San Inazion ezkondu zen, Donostian, eta bizikletak alokatzeko denda jarri zuten, eta gero ostatua. Aita (bigarren aita) oso negoziantea zen. Ama Donostian bizi zen, eta bera Plazentzian.

Transkripzioa

-Eta /da/ behiñ, bai ba, amandriak in zostan abrigo bat luzia, ezta, denbora askorako. Baiña azkenian neukan hola, ja-ja-ja. Eta besteik ez neukan, itxuria, eta /da/ gure ama ondiok lanan billa edo /ero/ ta. Lelengo ipiñi zeben ezkondu zienian, San Inazion ezkondu zien, eta ezkondu zienian ipini zeben "alquiler de bicicletas", zeozekin hasi bihar.
-Donostian?
-Bai, "alquiler de bicicletas". Gero motorrak, gero ipiñi zeban "casa de huéspedes", Casa Vitoria zan gure ama. Dana extrajerua. Ni juten nintzan da bli-bla-blon... Frantzesa puxkat bai aittai entzunda-ta, egunero entzuten.
-Baiña zu bizi ziñan Plazentzian eta ama Donostian bittartian?
-Bai, bai. Ama lanera joan zan, bai ba. Lana ta gero, badakizu, ezkondu edo /ero/, ez dakit /eztaki/ nik, ezkondu zien, baiña diruik ez eta, ez dakizu /eztakizu/? Baiña gure aitta negoziante seguro. Oso ona zan. Amak zenbat bidar esan dau: "Con aquel no faltaba dinero, sacaba hasta de debajo de las piedras sacaba dinero". Dana negozio, oso ona zan.
-Bigarren gizona, ezta?
-Bai, bai.
-Bestia ez ziñuan ezautu.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia