Soraluze (Gipuzkoa)

Gabonetako oturuntza

Gabonetako oturuntza Umerik gabeko matrimonio batek (lantegiko jabeak, ingelesak) hartzen zituzten Gabonetan, eta gustura egoten ziren han. Zortzi bat joaten ziren. Bestela ere sukaldera eramaten zuten neskameek, eta tripa betetzen zuen han.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-056-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Umerik gabeko matrimonio batek (lantegiko jabeak, ingelesak) hartzen zituzten Gabonetan, eta gustura egoten ziren han. Zortzi bat joaten ziren. Bestela ere sukaldera eramaten zuten neskameek, eta tripa betetzen zuen han.

Transkripzioa

-Gero han zeuan beste etxian, len zien jabiak horren fabrikan jabiak inglesak zien, diretora zan inglesa. Ta zan matrimonio bat, umeik ez zeuken, eta /da/ Gabonetan gu ibiltzen giñan ondo han! Ipintzen zeban, saloi haundi bat zeuken, mahi luze-luze bat, dana trastoz beteta, dana; dana jateko, dana jateko, ez dakit /eztakit/ zenbat gauza, jesus! Eta gu danok juten giñan hara. Zenbat giñan ba, sei edo /ero/ zortzi edo /ero/; danak.
-Ingurutako umiak?
-Bai. Etxe bat zeuan bakarrik. Bueno, etxia erona; han diretoria ta injeneruak eta [...] zeintzuek, han kriadekin. Eta neri txikixena zela..., zela, danok, ezauna nintzan, bai ba, danok: "Esta es la que se quedó huérfana, la huerfanita" esaten osten. Eta banketia zeonian, dagonian, neri eruaten zosten beti: "Benita, ven, ven". Kriadak etortzen zien, "me ha dicho la señora que..., ven a la cocina". Juten nintzan hara ta dana platerak, ez dakizu /eztakitzu/, plater txikixak danak eta. Nik jan han.
-Gustora, ezta?
-Bai ba. Gauza edarrak zien-eta /-da/. Beti, beti-beti diarka ibiltzen zien.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia