Oñati (Gipuzkoa)

Oñati inguruan ibiltzen ziren ijitoak

Oñati inguruan ibiltzen ziren ijitoak <p>Ijitoak ibiltzen ziren auzoan zehar, eskean edota lapurretan. Ijitook neguan mendi-txabolak erabiltzen zituzten bizilekutzat, baita erditzeko ere noizbait.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-053-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ijitoak ibiltzen ziren auzoan zehar, eskean edota lapurretan. Ijitook neguan mendi-txabolak erabiltzen zituzten bizilekutzat, baita erditzeko ere noizbait.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Lehenau asko ibiltzen ziran, ezta, baserrixetan? Jitanuak baserririk baserri asko ibiltzen ziran, ez?
- Baiña ze akordaitten xaten hori, ohosketia, astua zerien kabezadia sartuta bai, eta astua handik akordau eta bazkaitten, bazkaldu egin ta fan eta astuak kabezadia falta. Jittanua, haxe be harrapo, e?
- Bai, e?
- Haxe be harrapo. Ta ni akordaitten naiz araixak, artalderako arai zerak eta araixak eta, egoten ziren hola udaran zerien, hola gobernaitten egoten ziren etxe onduan soka... eta katien be etxe batzuk eukitten euen, katie luze bat, eta ha lotu ta iñora be ez zan faten, eta araixori hantxe. Eta ba behin falta ta araixori libre, joiño, zela pasau dok ba hau hemen? Kateia falta. Ta bueno ba kitto, kateiori falta. Ta handik ba hamabost egunera edo zera ta; hi! Antzuolako baserri batekuak: zueri pasau xatzue? Katerik falta dozue araixenik? Eta bai. Eta ze ba? Geurera etorri zittuan, ogi baten truke kateiori! Ostu, eta ...
- Beste baserrira fan.
- Bai, eta ogi baten truke kateia. Hortantxe, bestela be hola zeozer baeuen osketako modukua, eta iñor inguruan ez baeuan, hori seguru.
- Eta eskiara etortzen ziran etxetara?
- Etxera be bai, horixe etxera. Gure etxe ondoko hala be egoten ziren hareik batzutan. Horreik jittanuak lanik ez, bapez, jittanuak sekula ez dau lanik in. Eurak ez direla hortarakuak, baiña ostu bai, e? Bueno... ostu bai.
- Eta eskian ala... edo zeozer saltzera etortzen ziran? Edo bestela eskian? Eske etorten ziran etxera?
- Bai, bai, hareik gura izaten euen dana, ogi zati bat edo tremesa edo, arto-uruna edo patatia edo, eske, eske baiña horixe. Eta horreik izan zan hori raza hori ba, oin ezkutau da hemen, ezkutau da.
- Kanbixau igual, lehen baserrixetan ibiltzen ziran eta...
- Bai, bai, eta hemen horreik itxabola jekitteñuak eukitten euein horreik, geure, horreik hola neguan, aizegordian dauen itxabolak negua pasaitteko ta.
- Han bizi ziran?
- Bai, hemen errekatik goratxuago, ezkutauta dago txabola bat, bota euen ha, bat, andra batek hortxe umia in eben, etxabolan, e? Hortxe, hori klinikia, e? Hortxe, basuan, etxabolan.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia