Zeberio (Bizkaia)

Parrandazalea gaztetan

Parrandazalea gaztetan Senarra eta biak auzokoak ziren, etxeko. Asteburuan baino aste barruan gehiago egoten ziren elkarrekin. Gaztetan oso parrandazalea zen, baita bere gurasoak ere.

IRALE - Irakasleen euskarazko prestakuntza zerbitzua

Senarra eta biak auzokoak ziren, etxeko. Asteburuan baino aste barruan gehiago egoten ziren elkarrekin. Gaztetan oso parrandazalea zen, baita bere gurasoak ere.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: IRALE - Irakasleen euskarazko prestakuntza zerbitzua

Transkripzioa

- Hau ez, e! Hau ez. Hau jantzan ta holan ez. Honek niri etxera orduko han etxon, han entradan
- Isil-isilik han.
- Han entradan etxon ta gero gora.
- Bueno, bueno, baina egie al da asko kostatzen jakola zu hurbiltzea edo…?
- Ez, ez, baia badakizu zer [gertaten] jakun guri? Gu auzoak ixeten gintzezan, ezta? ta bere etxekoakaz ba oseake familiko moduen.
- Amistadea?
- Bai, oseake etxe... ba familiko moduen. Ta gero [hemen] egoten zan lez, aste [egunek izeten] zan gehau domekak baiño.
- Klaro, klaro.
- Aste-egunetan gehau egon domeketan baiño.
- Domekan zu erromerian eta...
- [...] Entrebistau aste-egunetan eiten gintzezan.
- A bai?
- Bai, ba holantxe.
- Baina pikaro izan zen edo ez?
- Hau.. bai, bai ixin de, e! pikarotxu ixin de, bai. Ta [...] be bai e, gaztetan, bai...
- Senarra: Henbran [neu be bai].
- Honbre, holan. Ez ez, pentsau, pentsau eiten dau beronek, baia ez.
- Ez da egie, ezta?
- Ez, holan ez.
- Senarra: Beste bateri be zazpi urtean beste bateaz ibilitte zeugaitti itxi notsen.
- Bueno, bueno... Ez, ez, oso zera. Ni bixi nintzen gero [toke iatan], ezta? baia oso gogoa, gogodune. Ta nire familie be bai, nire aita ta ama zian oso juergistak ta oso umorotsuek, bai, umoretsuek itzelak. Nire etxe zaharrak, oseake han bizi gintzezan, ta iten zan itzelezko juergak, fiestetan, ailegetan zanean, eta egun bi-hiru igual, ta [...] igual hogei edo hogeita lagunek juergan bertan paraute. Ez, zera… oseake itzelezko.. zera... umoretsuak… gara. Bai. Ta, ba, holantxek zen. Ta oin hemen gaz biok bakarrik, hainbeste pasau ta gero bakarrik egoteko.

Egilea(k): Andoni Garcia (Eibar BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia