Zeberio

Bizkaiko hegoaldean dagoen udalerri euskalduna da, Nerbioi ibarrean dago Nerbioi ibarra eta Arratia artean kokatuta. Hauxek ditu mugakide: iparraldean, Ugao-Miraballes, Arrigorriaga, Zaratamo, Galdakao, Bedia eta Igorre; hegoaldean, Orozko; ekialdean, Arantzazu eta Artea; eta, mendebaldean, Ugao-Miraballes eta Arrankudiaga. Auzo txikiez osatutako herria, Zubialde auzoa du handiena eta udaletxea bertan dago kokaturik. Bertako ekonomi iturriak beti izan dira solo beharretik, abere-hazkuntzatik eta basogintzatik datozenak. Egurraren inguruan sortu da haraneko industria, zerrategiak. Biztanleen %90 euskalduna da eta bertan mendebaldeko bizkaieraz berba egiten da.

  • Hizlariak: 21
  • Zintak: 21
  • Pasarteak: 47
  • Transkribatutakoak: 33
  • Audioak: 0
  • Bideoak: 42

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia