Zeberio (Bizkaia)

Bermeotik arrain-saltzaileak Zeberiora

Bermeotik arrain-saltzaileak Zeberiora <p>Taloa urdai erreaz eta arto-zopak, hori izaten zen afaria askotan. Arrain apurtxo bat ere bai inoiz, "sardinerak" etortzen ziren-eta. Bermeotik furgoneta batez etorri eta auzoz auzo ibiltzen ziren buruan otzarak hartuta.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Taloa urdai erreaz eta arto-zopak, hori izaten zen afaria askotan. Arrain apurtxo bat ere bai inoiz, "sardinerak" etortzen ziren-eta. Bermeotik furgoneta batez etorri eta auzoz auzo ibiltzen ziren buruan otzarak hartuta.

Transkripzioa

-Gero ze beste behar eiten zenduen baserrien?
-Baserrien danerik eiten gindun, soloan, basoan eta gero jateko taloa goxean zopakaz eta gabean apur bet zopa, apur bet zopa, apur bet eiten danean eta gero arto-zopak jan eta ohera.
-Arto-zopak bakarrik?
-Bai!arto-zopak eta ezpabere taloa ein, holan einde taloa. Oingo moduen ez! taloa. Eta apurtxu bet urdeia, prijidute barruen eta holan ha bokadilloa.
-Eta hori egunero?
-Bueno, bai, batzuten peskau apurtxu bat be bai. Etorten zirean handi sardinerak, Bermeokoak.
-Bermeotik etorten zian?
-Bai.
-Joe. Ta zelan etorten zien Bermeotik?
-Bermeotik hona etorten zian auto, furgoneta zarratu baten eta gero buruen sardinakaz. Barriorik barriora: Ereñotza, Solatxi /Solatxe/, Barbatxano... Horrek ixiten zien barrioak.
-Eta dirua bai ala sardinak pagateko?
-Bai, bai, hori pagetako bai. Debalde ez euen emoten, debalde ez.
-Trukea ez?
-Bueno, frutea egoten zan etzean.
-Trukea, trukea, trukie. Zuek emon berari fruta edo...
-Ez, ez, ez. Ez euren gure holangorik, ez, ez.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia