Zeberio (Bizkaia)

Erremedioak

Erremedioak <p>Sabeleko gaitzerako, labatiba hartzen zuten inoiz. Kipula-ura erabiltzen zen katarroarentzat. Esnea txerri koipeaz ere bai. Zaldarrentzat enplastoa. Zamako minarentzat, arto-irina berotuta ipini lepo inguruan, koillarra balitz bezala.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sabeleko gaitzerako, labatiba hartzen zuten inoiz. Kipula-ura erabiltzen zen katarroarentzat. Esnea txerri koipeaz ere bai. Zaldarrentzat enplastoa. Zamako minarentzat, arto-irina berotuta ipini lepo inguruan, koillarra balitz bezala.

Transkripzioa

-Bueno, labatibea iñoz emon dosku, labatibea, hori gomatxoa ez dakizu? Eperdien sartute, zzz, holan pitue eta gero ostaien goma bat ezta? emon dosku hori iñoz.
-Eta buruko miñantzat eta?
-Bueno, buruko miñentzako... ez dakit...
-Edo kalentura.
-Kalentura egoten zanean... bai, pastilla bat hartu gindun, pastilla bat. Ez dakit ze uzen [eukon] pastillak.
-Eztula eta katarroantzat?
-Bai, jarabea, bai egoten zan jarabe bat.
-Kipulea ta ez zenduen erabiltzen?
-E?
-Kipulie edo...
-Bueno, kinpulean ure bere egosite edaten... hartzen zan. Kinpulea egosi eta haren ure.
-Zertako?
-Katarroantzako, katarroantzako. Eta beste batzuk esneari botata... txarrie hilten zan eta gero koipea eiten zan urtu eta gero gordetan zan kazuelan edo noberak gure dauen lekuen, eta... askok hartzen euen, neuk ez dot hartu e? taza bat esnea bero irikine eta koilara bat koipea hara botata. Neuk ez dot hartu e? baia askok hartzean auen e? neuk ez dot hartu e? baia askok hartuten auen, askok.
-Eta, zaldarrantzat edo?
-Bai, zaldarrak. Zaldarrak eta eiten gindun... enplastu bat eiten audien, kinpulla bategaz, holan bedar bat topeute. Eta gero ondo orioagaz in gorritu, ondo gorri-gorri in de gero holan enplastue in eta trapu beten ganean, eta ha gero ifini. Eta gero zamako miñentzat artourune erre, sartanean edo, eta holango medi baten sartu eta kollarrera [...]. Kollarra moduen e? artourunegaz.
-Orduen hori erre eta hemen jarri.
-Bai, zamako miñe dekounean. Katarro fuertea daoenean ba... niri ipini doste, niri ez jatan gustetan, baia neuk be eukin dot hori e? Neuk be bai. Baia beste batzuk esnea irikin, koillara bat holango koipea bota eta azukrea, eta hartu. Neuk ez dot hartu, baia nik ikusi dodaz auzokoak hartuten.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia