Zeberio (Bizkaia)

Atzera-martxa, haurdun ez gelditzeko sistema

Atzera-martxa, haurdun ez gelditzeko sistema <p>Orduan ez zen antisorgailurik. Atzera-martxa bakarrik. Abadeari ez zion horrelakorik kontatzen. Ba ei ziren abade "preguntoiak", galdetu behar eztakoak galdetzen zituztenak. Nobioak ez zion sekula musurik eman ahoan ezkondu arte. Baina orduan ere izaten ziren haurdun geratutako neskak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZEB-005-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Orduan ez zen antisorgailurik. Atzera-martxa bakarrik. Abadeari ez zion horrelakorik kontatzen. Ba ei ziren abade "preguntoiak", galdetu behar eztakoak galdetzen zituztenak. Nobioak ez zion sekula musurik eman ahoan ezkondu arte. Baina orduan ere izaten ziren haurdun geratutako neskak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Sasoi hartan haurdun ez geratuteko zozer itten zenduen? Zozer... pastillaren bat hartu? Edo ez zan egon holakorik?
-Ez egoan holangorik, ez.
-Kontuz ibili ta listo.
-“Marcha pa tras”
-Hori zan.
-Bakarrik. Nik e? Beste batzuna ez dakit e? Baia nik por lo menos... buf! “siempre estaba nerviosa”. Buf!
-Joe, ba zuen sasoian hori... hori pekatu... pekatue zan!
-Abadeari esan ezkero bai! Baia nik abadeari ez dotset esan holangorik!
-Ez?
-Ez. Ez dotset esan abadeari. Esan gure dotsenak esan deitsela baia nik ez. Nik euki [...] bi.
-Eta abadeak ez euen preguntaten?
-Bai, preguntetan auen /preguntetauen/ konfesetorduen, eiten deuena ta ez dakit zer /eztaizer/ eta badakit zer.. Batzuk pikanteagoak egoten ziren abadeak, preguntoiak. Zetan pregunteu ez daukela, preguntetan dana. Aukin behar dau ume asko ta ez dakit zer... eta bueno, pekatu handie dala aukin ez itea, eta bueno, kasurik bez. Noberak gure deuena in “y punto”.
-Baia sarriten kontau in behar.
-Bueno, ez. Bueno, aukiten auzen zortzi-bederatzi. Gu be bost izin gintzen, baia nik bakarrik bi aukin [dodaz].
-Zu listea izin ziñen...
-Bueno, batzuk paretan ziren enbarazada e? Baia oin beste ez. Oin beste ez. Oin beste ez. Orduen ez zan mosue... oin ensegida mosue be agoan, ez dakit zer. Eta nik sekule be ez dot mosurik... nire nobioak emon agoan mosurik. Baten bez. Baten bez. Baten bez.
-Ezkondu arte?
-Ez, ezkondu arte. Baten bez. Oin, ni beste batzukaitio ez noa /enoa/ esaten, ze nire lagunek parau ziren enbrazada be eta ni “la mia”, ni neurea, baia nik ez dot sekule bez.
-Jo ba enbarazada geratzea, hori bazala larrixe ez?
-Bastante, etzekoantzako geihau barrez. Pekatu handie aitentzat ta amantzat, pekatu handie. Baia ez, nik ez.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia