Zeberio (Bizkaia)

Aita jeloskor alabaz

Aita jeloskor alabaz <p>Neskame egon zen Bilbon. Kasillara joaten ziren dantzara. Baina ez zuen nobiorik izan etxera itzuli arte. Ama hilda gero topatu zuen senargaia. Aita guztiz jeloskortu zitzaion eta kortan egin behar izan zuen luzaroan lo. Ezer barik ezkondu ziren. Baina finak izanez gero aurrera irteten da. Seme bat 12 urterekin hil zitzaion istripuz.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZEB-005-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Neskame egon zen Bilbon. Kasillara joaten ziren dantzara. Baina ez zuen nobiorik izan etxera itzuli arte. Ama hilda gero topatu zuen senargaia. Aita guztiz jeloskortu zitzaion eta kortan egin behar izan zuen luzaroan lo. Ezer barik ezkondu ziren. Baina finak izanez gero aurrera irteten da. Seme bat 12 urterekin hil zitzaion istripuz.

Transkripzioa

Ademas, ni egon nintzen krieda eta urtetan neindun hamabostean. Eta ni joan eiten nintzen Casillara jantzan, eta aukiten ninduzen mutil-lagunek. Baia nik nobioa ez dot aukin fijoa iñoz bez, etorri arten etxera. Gero ama hil jatan. Eta bakizu zelan? ama ni krida egon nintzen lekuen aitek itxi euen hurrungo egunean eroateko beste mediko betegana. Eta ni krida egon nintzen etzea ixin zen uzabana goraiño eta porterien euki nauen ama. Eta gero ixin gintzezan lau krida eta ni eta niri toketan jatan mahaie serbitea. Eta besteak esan osten neuk turneuko dotsut /turneukotsut/. Ez, ze nik ez dot gure señoreak jakin deien ama dekotela. Eta kafea serbidu orduen joan nintzenean, ama hilik topau. Eta gero derrigor jakin behar etxeko señoreak. Eta ba bueno, orduen, gero aiztea nireak ezkondu in behar dauela, enbrazada dauela ez dauela... Ez zan egon, guzurre izin zen, eta ni etxera. Eta gero han nobioa topeu nenduen. Eta nobioa topeu orduen /topeorduen/, berandu natorrela ta kortan lo iten. Eta egon nintzen [orduxean?], kridetzan, joateko neure señora printzipalagaz, ezkondu in zen eta beragaz, beste neskato hiru ni baiño... ni mandamasa, eta etxera etorri. Eta gero esaten auzokoak, horrek neskorrek ez dau merezidu kortan lo eiterik, egon egon dan lekuti. Baia badakizu zegeitio ixin zen? “de celos de mi padre”; nire aita egon zan alargun eta bai, ez austen itxiten ezkonduten ez haregaz, ta ez horregaz ta beste bategaz. Ezelan be ez [auen] ezkonduten itxi. Eta gu ba, “a la buena suerte”, in gintzezan ezkondu, atzean eskuek, aurrean eskuek. Diru barik. Baia ixin ezkero fiñe, dana eiten da. Mutilleri... mutil bat hamabi urtegaz hil eustien Zeanurin, kamioiak... aplastau. Eta gero, bestea da ingenierue eta da direktor oin.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia