Mañaria (Bizkaia)

Umetako jolasak

Umetako jolasak <p>Ixerka, kubika eta krieka jolasak azaltzen dituzte. Kubika neskek eta mutilek elkarrekin jolasten zuten. Pilotan eskolako horman jolasten zuten. Oinetako asko apurtzen zituzten jolasean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAN-010-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ixerka, kubika eta krieka jolasak azaltzen dituzte. Kubika neskek eta mutilek elkarrekin jolasten zuten. Pilotan eskolako horman jolasten zuten. Oinetako asko apurtzen zituzten jolasean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ia, esan dozu izerka ta kubike ta krieka ta ibiltzen ziñiela. Zertzuk die horrek? Izerka?
- Anastasio: Ixerka?
- Lourdes: Ixerka, ba…
- Daniela: Harrapetan.
- Lourdes: … harrapetan. Ta harrapetan abanak izkiña batera eruen ta han itxi. Beste bat
harrapetan...
- Anastasio: Holan lotute.
- Lourdes: Ez, lotu barik.
- Anastasio: Bueno, holantxe, ebatute. Ta harrapau ezik, ta harei ikutzen badotso, atzera libre harek danak.
- Lourdes: Bai. Gero atzera igul bape barik eta gero nobera sarri [kunplidor beti].
- Anastasio: Ta kubike… Zelan da erderaz?
- Lourdes: "Esconderite".
- Anastasio: “Al esconderite lelé, me dijo anoche lelé, que si queria lelé, montar en coche leré”. Idxerka-ta. Jode, guri [...].
- Ta krieka-edo, zer esan dozu?
- Anastasio: Ba, ixerka ta krieka antzera.
- Lourdes: Antzerakuek bai harek.
- Anastasio: Antzera. Ta kubike… Kubike, ba… gurera be jentetan juten zan [... pillora], danak han, neska ta mutil.
- Lourdes: Ederto.
- Ta neska ta mutil horretara?
- Anastasio: Oin, oin ikusi bez.
- Ta pelotaka-edo?
- Anastasio: Bai, baia frontoarik ez euen.
- Horma bat nehikoa da?
- Anastasio: Horma bat.
- Lourdes: Eskolako hormie.
- Anastasio: Eskolako hormie. Ezkerretik bapez. Gero ein abien, ba, Francon denporan frontoie, elegantie. Ha be bota. Bera ez abien bota Franco; ha be hil zan ta. Gero oin frontoiek elegantiek. Oin geu jodidute.
- Ta pelotak zelakoak izeten zien?
- Daniela: Ba, trapuzkuek. Ze ixengo zien? Etxien ein holako bola [zer batzuk eta].
- Lourdes: Punta batzuk ein ta eurrera. Harek joten abien lekuen… Harek azertau ein biher zien gero!
- Anastasio: Abarketak apurtu ta zapatak-eta. Diruik be ez abarketak erosteko-ta. Ha, zuan ona, ona. Eskerrak, eskerrak Jaingokue kanbidxau abielako. Bai, bai. Ostantzien? Hamen lehengo moduen
biziko giñen: ez frontorik, ez, ez… bueno!
- Ta muñekarik?
- Lourdes: Nik neuk sekule ikusi be ez.
- Anastasio: Nun dau gurien muñekie, ba?
- Lourdes: Ez daukeu guk muñekaik.
- Daniela: Oin, ba, hamazortzi hillabeteko illobie deket nik eta muñekerik ez deko,ez dot ikusi muñekaik. Asike, ez dakit ba.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia