Mañaria (Bizkaia)

Bizikleta Durangon ostu zioten Anastasiori

Bizikleta Durangon ostu zioten Anastasiori <p>Enkante batean erosi zioten Anastasiori lehen bizikleta. Bizikleta hori Durangon ostu egin zioten, eta lapurrak Eibarren saldu zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAN-010-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Enkante batean erosi zioten Anastasiori lehen bizikleta. Bizikleta hori Durangon ostu egin zioten, eta lapurrak Eibarren saldu zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta bizikletie?
- Anastasio: Bai. Nik bai eukin naban.
- Daniela: Ai, horretan gogorra izen da hori, mekauen!
- Lourdes: Nik neuk hamazortzi urtera arte bapez ta.
- Anastasio: Dirue, diruik ez.
- Lourdes: Kontuz! Kontuz! Ezin ibili!
- Anastasio: Ba horko baserriko Larrako bat, Larra esaten otsien baserri bat. Bi dauz, Larrak bi: Larra Arrueta y Larra Kapaneta. Ta horko gizonezko bat, horrek orduen hargin, hargiñek, ta ibili zien Burgos aldien. Burgos aldien ibili zien. Ta han hil zan. Orduen, barriz, euen rekete. Horrek reketiek ez zien izen sekule, baia, hil zan. Gero, subastara […]. Ta berrogei ogerleko. Ta bastante zan. Ta etxien erosi ein ostien /eistien/. Ta dirue nun?
- Daniela: Euki abien.
- Anastasio: Euki abien… euki ez dakit, ba, baten bati eskatu ez baotsien /botsien/? Ez dakit.
- Lourdes: Bai, zure bizikletie erostiaaittik!
- Anastasio: Berrogei ogerleko. Gero ha be ostu! Durangon ostu. Ta topeu geiñun. Harek ostu abanak Eibarren saldu.
- Daniela: Mekatxis la patria.
- Anastasio: Bai, Eibarren. Ta nor zan ez dakizue? Ez dakizu […ra] etorri zien, ba, harek e… Oin izenik be ez jata /etxata/ akordauko.
- Lourdes: Markiñakuk, “Giputxe” esaten otsienan baia...
- Daniela: A, bai. Bai, bai.
- Anastasio: Neure edadekue zan.
- Lourdes: [... behera] jausi zana?
- Daniela: Bai, bai, bai. Beittu…
- Anastasio: Neure edadekue zan, ha. Hor biherra eitten aban.
- Daniela: Bai, ta [karreteran] jausitte hil zan.
- Anastasio: Ta bixikletie, barriz... nun hartu juan harek? Arkarazon, zerien barruen. Dendan. Ta ostu eban beste bat zerena… ha medikue famosue zan, ba, Durangon? Kurutziagan entradan ezkerretik egon zan.
- Lourdes: Don Klaudio?
- Anastasio: Ez, ez, beste ixen bat euken harek. Hari be bixikletie ostu. Zazpi-zortzi bizikleta-edo. Harrapau abien. Ta ni juen ta “hauxe da bixikletie”. Ta erueten […] “Ez" esan ostien […] "eso no puedes llevar. Tienes que traer otro”. Beste bat ekarri biher.
- Daniela: Beste bizikleta bat?
- Anastasio: Hemendik. Hemen egon zan bat hartu, ta gero noberantzat. Honantza gero bizikletan Eibartik Mañerira arte.
- Daniela: Kauen la pristi!
- Anastasio: Kauen la pristi? Ba ez dakizu orduen… Ene, ene, ene. Oin lapur gehidxa dau, ezta? Baia orduen be bai.
- Daniela: Oin bizikletaik iñok gure be ez.
- Anastasio: Oin motorrak nehiko izen die.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia