Mañaria (Bizkaia)

Daniela bizikletan gaiztoa omen zen

Daniela bizikletan gaiztoa omen zen <p>Daniela bizikletan asko ibilitakoa da. Urkiolatik jaistekorakoan freno gutxi izaten zuenez adar bat lotzen zioten atzetik bizikletari, arrastaka eraman zezan. Durangora ere joaten ziren bizikletaz. Lourdes, berriz, bizikletarekin ahizpa baino beldurtiagoa zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAN-010-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Daniela bizikletan asko ibilitakoa da. Urkiolatik jaistekorakoan freno gutxi izaten zuenez adar bat lotzen zioten atzetik bizikletari, arrastaka eraman zezan. Durangora ere joaten ziren bizikletaz. Lourdes, berriz, bizikletarekin ahizpa baino beldurtiagoa zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta zuk esan dozu bizikletiena. ..
- Daniela: Ni bizikletan gogorra ixen naz. Bueno, horri ekarri eutsien, ta ba, neuk. "Ta bixer be, patatie ekarten jun biher don /bidon/, Txomin Letei astuaz". Mekasuen-diez! esan neban. Hori gixonoi, honuntz datorrenien, bizikletiegaz jo ta bota.Ta holan patata zetan ekarri ez. Badator hau tripa haundi bategaz, honantza. Jo ta pozure. Ta ni neu sekule ez nitzen jausi bizikletatik. Sekule bez. Bueno, baia patatatan jun ein bihar, idxeko Felidxak-eta urten abien, ta altzau ebien ta [gaztakun] batzuk emon eustiezan /emostiezan/ eta bueno ba, Txomin bota nahi jonan. ’
- Anastasio: Txomin Lete?
- Daniela: Bai. Ez eban errementau e! Gero...
- Anastasio: Honako gizona!
- Daniela: Han ibiltten nitzen ba, horrek manieu artien eberdixetan, bidxikleti ixten osten ta. Beste baten, hor ermittapien ba, eurixek eitten deu, hor pozu haundixok. Jittana bat ume bataz etorren. Esan naban nik: "Jo hori be ta horra pozure bota bijuat". Jo ta bota dot. Ta pentsau naben iñok ez dostela ikusi. Ni neu eurrera sekule ez nintzen jausten. Ta hango Karmen [...] bizi da oin be. Hak ikusi ta amari esan. Jittaniei esan. Mekauen [...] paliza bat! Esan naban: "Bueno, hurrengo harrapetan badot be!" Baia ez naben sekule harrapeu Karmen e! Bizikletatan asko ibiltten giñen. Igoten giñun Urkiola, nire lagunek, Blankitak eta bixok, Urkiola igon baia beheruntz frenuek gitxitxo. Eta atzien, erramie lotute. “Echando demonios” etorten giñen, oin etorri hadi erramie lotute! Ta bagoaz Durangora, ta ba, mutxillakin, ta jente asko basotik. Ta esan naban [...], ez zien baztertzen ta: "Zuek geldittu zaittie, neuk botako junat horra beheko solora bat, eta paseuko gozak". Ta efetibamente, jo ta gixona beheko solora. Ensegida libreu oskun kamiñue. Zer ixen dan bez! Ni bizikletan? baia sekule, sekule, neu barrez, ez naz jausi. Ta neuk pentseu dodana, bota danak. Karmen ez neban harrapau ez abalako urte kamiñora. Bestela hartu biher eusten /bieusten/. Baia, [...] sekule topau kamiñuen ta. Bestelan….
- Lourdes: billurrez, billurrez, enee!
- Daniela: Ni. ez.
- Lourdes: Desmonteu. Hamazortzi urtegaz be ez neban ikesi, ta billur bat, bizikletan ganien juteko. Pentsetan jonan nun ete noien. Bueno! ta desmonte beherantza, oiñez. Ta gorantza, indderra nik itten nittun tzi-tza, tzi-tza, aldatza dana. Ta Durungon be, kalien oiñez; bizikletie eskuen ta ze lagune jo biher, billurraz.
- Daniela: Ez […] hildde eongo dan Santa Anako sakristaua, bizikletan, gu eskolara, ta kantoiren batetik beti: "Ohhh, ohhh!" Esaten naban: "De dios! egunen baten ba!". Jo, bota emon neuntsan dana markaute [...] ontxe kontuok! Sekule gehixao ez oskun han urten. Baia, neu sekule ez naz jausi. Baia bizikletan, okerra izen naz. Baia, ez nabezan pisetzen zer? berrogei killo?. Iguel, berrogei killo bez. Ze, ezkondu nintzenien, berrogeta bost baiño ez nabezan eukin ta. Oin, lodittu naz. Aspaldiko urteokin.
- Lourdes: Hamabi urtegaz-ta, ezebez; neskato zorri-zorri bat.
- Daniela: Bizirik, justuen.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia