Zumaia (Gipuzkoa)

Asakaponetan nola jolasten zuten

Asakaponetan nola jolasten zuten Asakaponetan ere aritzen ziren. Ahuntzenak izaten ziren hezur onenak; pintatu ere egiten zituzten. Nola jolasten zuten; hezurrak alde desberdinak zituen eta alde bakoitzak izen desberdina zuen. Nesken jolasa izan ohi zen asakaponena, sokasaltoaren antzera.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-057-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Asakaponetan ere aritzen ziren. Ahuntzenak izaten ziren hezur onenak; pintatu ere egiten zituzten. Nola jolasten zuten; hezurrak alde desberdinak zituen eta alde bakoitzak izen desberdina zuen. Nesken jolasa izan ohi zen asakaponena, sokasaltoaren antzera.

Transkripzioa

- Ta bestia, gure amak esaten duna, hezurrakiñ-eta, nola deitzen diyozue?
- Asakaponak!
- Asakaponak.
- Zeiñek baiño ederrauak, akerrekuak. Asakapona da arkumiena motela da, baiña ahuntzena ederra, pintatuta, gorri-gorri. Soiñu bat, ba, in, "rrrrrrrrra!" botatzen-ta. Haidxek, haidxek ederrak.
- Akerrana hobia.
- Hobia. Haidxek… Ta geo pintatu iten giñuzen, gorri-gorri-gorri. Bakoitxak bere boltsa, e!
- Tesorua.
- Oo! Hura guria da.
- Eta hori nola lortzen ziñuen? Jan ahala o bestela, karnizeiyan-ta eskatzen ziñuen o nola, hezur hoiek eta nola ingurartzen ziñuen?
- Ez. Karnizeidxan ez zuen ematen, karnizeidxan… Orduan zea asko jaten zan, San Jose egunian-ta ta, arkumia zea huan… Ta inguratutzen giñuzen behiñik behin. Baiña ez galdu, e! Josi poltsa in geuk, ta boltsa hortan sartuta zeakin, […] pelotakin.
- Pelotatxo bat botatzen zan…
- Bai, bota ta buelta.
- Nola zan? Gogoratzen zea?
- Bai. Lelengo zea, hunela jartzen giñuzen, eta bota ta buelta. Hartu, pelota hartu baiño leheno, hari buelta eman bihar. Bigarrengo aldiz, zeatuta, irekita. Geo tente. Geo berriz tente. Eta geo ya hirugarrenian dana jaso.
- Hau da, bota, eta denak berdin jarri.
- Ez dakit… Ez naix hau ondo akordatzen nola jartzen giñuzen. Asakiak, sakiak honela zian. Geo bueltan: bat bota ta buelta, sei. Geo, akerkuak… baiña ahaztu´re in zazkit!
- Izena zekaben?
- Bai, bai.
- Zati bakoitzak?
- Bai, bai, bere zea zekan. Zeatikan laurak, asakaponak laurak zea diferentia dake. Honela dakanak zulua daka, bestiak lisua, geo hamen ere zea bat eta bestiank´e bai. Bakoitzak beria in behar.
- Eta hori zer zan, nesken jokua? O neska ta mutill, o?
- Ez, ez. Neskak, neskaak. Mutillak ez zian ibiltzen, ez zian ibiltzen, neskak iten giñun.
- Mutillak…
- Mutillak mendidxan o auskalo nun ibiltzen zian! Ez naiz akordatzen!
- Soka-saltuan ta beti neskak ibiltzen al ziñaten?
- Beti neskak ibiltzen giñan, bai.
- Beti aparte mutil ta neska.
- Beti aparte, bai. Trenadioska-ta mutillak ere ibiltzen zian, e! Bai, baiña ez…
- Baiña ez zuekin batea...
- Bakoitza bere aldetikan. Bai.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia