Ondarroa (Bizkaia)

Arreba kongregaziotik bota mutilarekin baltsioan egiteagatik

Arreba kongregaziotik bota mutilarekin baltsioan egiteagatik <p>Itsasoan lanean hasi zirenean, erlijioaren kontrola lasaitu egiten zitzaien gizonei. Garizuman ez zegoen musikarik. Patxik arrebaren kasua kontatzen du: mutilarekin dantzan egin zuelako katekista neskazahar batek salatu eta kongregaziotik bota zuten. Eskomulgauta geratzea bezala zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-011-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Itsasoan lanean hasi zirenean, erlijioaren kontrola lasaitu egiten zitzaien gizonei. Garizuman ez zegoen musikarik. Patxik arrebaren kasua kontatzen du: mutilarekin dantzan egin zuelako katekista neskazahar batek salatu eta kongregaziotik bota zuten. Eskomulgauta geratzea bezala zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Patxi: Baiñe gero itsosun sartu giñanin, hori gauzioi, biharrin hasi giñanin, hori gauzioi galtzen jun zan. Ze aste guztin biharra eitxen gendun. Ta domeka goxin be sari sikatu te ha ta hori, ta txalopako biharra ta eitxen gendun. Eta ordun, ba gu horreandik libre eoten giñan, ez? Kostunbri baeuan ta asko juten zin, baiñe obligaziñoi zan itxosun hasi aurrin horrek txartelok eta horrek, eta andrazkuk jarraitzen eben.
- Jesus: Bai, andrazkuk bai.
- Patxi: Itsosure jun /bihar zirelako/bizilako.
- Jesus: Andrazkuk gerua be hor, zuk, kongregaziñoin...
- Patxi: Ta lehen esan dozune, honek esan dabena ezkondu arte...
- Jesus: Mutil batei iual eskutik agarra edo dantzan edo arrima be [...] ein. Ta gaiñea jaixetan be bai, jaixetan musiki joten plazan beatzi pieza joten zittuen Ondarrun, beatzi, baixakun, gaixuman, gaixuman bapez, gaixuman radikal kendu eben.
- Patxi: Berroi eunin e.
- Jesus: Enda, berroi eunin. Ta gero jaixetan be ba, musiki joten, da musiki iual, bat zan, Marrabal, Manuel Beitia, Manuel [...], bum,bum,bum,bum. Ta Ondarrun, han pasakalli, han joten ebena kiosku, ba kioskotik aparte, han ez zan entzuten, haxe apartetik bum, bum, bum. Ta haxe, abarik korreta beire, gabeko hamarrak, hamaiketan iual, ta hantxe jenti bum, bum, bum situaziñoi peligrosutan. Haxe be kendu ein eben! Haxe musiki be.
- Patxi: Hor andrazkuk euran kongragaziñoin, ba nausixak nire arrebak eta herrixan danak, horren arrebak-eta nausixauak zin ta, ba hamazortzi urteaz ta gitxi gorabehera-ta, ba hasten zin mutillakin baltsiuan ta hasten zin ez?
- Jesus: A la puta calle.
-. Patxi: Ta gero haxe etxin be ez dotsen laaten eta. Eta halako baten, ba gurin arreba nausixauak eta be baeuazen, baiñe batek eun baten, ein eban mutillaz baltsiuan ein eban, tartin ein eban nonoix eta honek, katekistak esaten gakuenak, dotriñi emoten oskun neska zaharrak, honek nausixauak, batek ein eban ikusi, ez? Honek esan dabena ontxe. Eta ikusi eban, ordun harek keji emon eban elixan, harek neskik, haren andrin alabik, ba harek, mutillaz baltsiuan ein dau. Ordun kongregaziñoitxik kanpoa ata eben.
- Jesus: Benga kanpoa.
- Patxi: Ta hori baakixu zelako grabedadi zan etxeako? Amak zelako disgustu hartun eban? Gu gaztiauak billurretan. Eta amak hori jakin banin, zelaku ein otsan alabiai, zelako zigorrak eta gauzak. Eta ordun, gure amak eukan lehengusiña bat, holakoxe bat, gixonan partetik, gure aitxan partetik. Ta trato ona euki eben, da gure amak, kosideraziñoi ona eukan alargun geatu zalako urte askoaz, Ondarrun kaso bakarra zan holaku ta, eta haren mesede handixe ein otsen, horko maistra batei esan otsan, da haretxek parkatu ein otsan gerokun arrebiai delitu hori. Baiñe arrebintzako delitu ixan zan hori, ta kongregaziñoitxik kanpoa. Haxe eitxen eben, kanpoa ataten eben!
- Jesus: Eskomulgaziñoi ixati moure!
- Patxi: Bai eskomulgata latxeik.
- Jesus: Eskomulgata moure, fuera!
- Patxi: Neskai.
- Jesus: Pentsa zelako gauzak.

Egilea(k): Ivette Aristi Irueta (Ondarroako Institutua) , Aiora Zabala Alkorta (Ondarroako Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia