Ondarroa (Bizkaia)

Patxiren ezkontza eguneko konfesioa

Patxiren ezkontza eguneko konfesioa <p>Patxik erbestekoa, beste herri batekoa du emaztea. Haren herrian ezkondu behar zuen, eta goiz berean konfesatzera joan zen herriko abadearengana. Homosexual fama ei zuen. Esan ei zion: "Hemendik aurrera lagunak izango gara", esan nahirik bezala handik aurrera ezkonduen intimitateak kontatu beharko zizkiola. Hori entzutean, apaiz horrekin gehiago ez konfesatzeko erabakia hartu zuen Patxik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-011-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Patxik erbestekoa, beste herri batekoa du emaztea. Haren herrian ezkondu behar zuen, eta goiz berean konfesatzera joan zen herriko abadearengana. Homosexual fama ei zuen. Esan ei zion: "Hemendik aurrera lagunak izango gara", esan nahirik bezala handik aurrera ezkonduen intimitateak kontatu beharko zizkiola. Hori entzutean, apaiz horrekin gehiago ez konfesatzeko erabakia hartu zuen Patxik.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Patxi: Eta lehen esan dabela honek hor konfesiñoin gorabehera ta ezkondu ta horrek gauzok eta. Ba holan bazan ta ba ezkontzako sasoi ailla zan hortik aparte ta ordurako urte asko arrastin. Bueno, ezkontzi ezkondu nitxanin ba hogeita beatzi urteaz, eta ezkontzi ixaten zan ba gaur egunin ez dait zelan dan, baiñe gure denpora guztin ixaten zan mezi eta konfesiñoi eta komulgati ixaten zan ezkontzi. Eta ordun, eurak ezkontzen zinak. Eta nik andri erbesteku zan, ta beran herrixan ezkondu bir giñan /bigiñan/. Ta ordun ein nitxan goixin goixa hamen zazpiretan, ezkontzi eguerdixan zan, baiñe zazpiretan jun eta elixa eta konfesa eta bueno jun nitxan don Manueleana. Don Manuel zan hor be gaztetaz guk eukitxen gendun: “Hareana juten bazaz harek arin pasaten dau, hareana juten bazaz harek belarritxik ten eitxen dau”. Segun zelako pekatuk dakazuzen, “ta hareana juten bazaz harek daukezenak barrutik ataten dotsuz”. Lehen beonek esan dabena: “zenbat bidar? zeñeaz ein dozu seigarren pekatu? seigarren mandamientu?” eta hortik…
Jesus: “Eta beste bateaz be bai, zeu be bai” batek esan zotsan /esatsan / beonei: “Kontuz gero nik esan dotelako!”. “Zeu esaten neuri beste bateaz, zuri ze ardura dotsu ni beste bateaz bana ba!”.
Patxi: “En el caso que”zehatzauak zin. Ordun ni jun nitxan don Manueleana.
Jesus: Zapata handi.
Patxi: Errezaua. Don Manueleana jun nitxan.
Jesus: Militarra zan ha!
Patxi: Bai.
Jesus: Militarra…
Patxi: Hori gero esango dozu. Hau laga amaitzen on. Jun nitxan don Manueleana eta honek eitxen eban errez. Esaten eben bixkat marikoi zala ero esaten eben.
Jesus: Bai
Patxi: Ez daitx hori!
Jesus: Bai
Patxi: Eta ni jun nitxan eta berak esan zostan /esastan / ze, estraiña ero aste egun baten goixin goixa konfesatea juti. Andrazku ixan bazan “paso”, baiñe gixonezku juti. Ta halako baten konfesaten gazela, bera holako fresku zan ba, arpeixe eukan ta, “zu zeu zelan zatoz hona e konfesatea ba?”. Ni sekule ez nitxan jun hareaz ta. “Ba ezkondu eitxen naz gaur ta…”
Jesus: Tranpi dala hori.
Patxi: Neuri be beatu ein bir dostazu /enbistazu / berbetan nazenin, ba berantzako txarto ra ta.
Jesus: Han da alkaueti.
Patxi: “Ta ba zu gaur zelan zatoz gaur zu konfesatea?”. Ba aste egunin raru zan ta gixonezku konfesati. “Ba gaur ezkontzen nazelako ta erbestin dakau ezkontzi ta ba ordurako ba konfesa ta komulga hamentxe eitxeko”. Eta bueno ba holan ein gendun eta ordun hori esan netsanin esan dostan ze: “Bueno ordun ezkondu eitxen zaz? Bueno ordun hamendik aurrea lagun handixak ixango gaz”. Eta ni geatu nitxan gorritxute geatu nitxan, hota hamar urte handiaz gorritxute geatu nitxan. Ze, ba, han esatenn eben, ba nausixauak itsosun ta esaten eben: “bai abari marikoi da eta ez dakit ze ondo don Manueleatxik” eta horrek. Eta neuk esan bueno o igual berak esan rban, honek esan dabena, ezkondu eitxen nitxan ta ba ta ordun nahi ixaten dabe ezkondu baik gauzak jakitxi andriai zer da besti ta hori ta, ze horrek gauzak asko solterotan ebita eitxen zin ta ez ben jakitxen ta. Hori esane banin, konfesa nitxan, komulga nitxan, ta erabakixe hartu neban neure artin erabakixe hartu neban: “Ni ez nu gehixa horreana konfesatea!”. Gehixa ez nitzan jun horreana konfesatea.

Egilea(k): Maider Badiola Aguado (Ondarroako Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia