Ondarroa (Bizkaia)

Ezkondu arte sexu harremanik ez andregaiarekin

Ezkondu arte sexu harremanik ez andregaiarekin <p>Sexu harremanik ez ezkondu arte, baina ez gogo faltagatik. Harremana berotzen hasten zenean, moztu egiten zuten, konfesatu beharrarekin akordatuta. Neska bere etxean utzi, etxera joan eta "eragin" egiten ei zioten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-011-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sexu harremanik ez ezkondu arte, baina ez gogo faltagatik. Harremana berotzen hasten zenean, moztu egiten zuten, konfesatu beharrarekin akordatuta. Neska bere etxean utzi, etxera joan eta "eragin" egiten ei zioten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zuek ezkondu ziñienien andrieri ukitu barik joan ziñien altarera?
- Patxi:: A bai bai bai bai
- Jesus: “Hombre”
- Zeozer eingo zenduen
- Jesus: Ein
- Patxi:: Azaleko gauzak
- Jesus: En zer da?
- Azaleko gauzak…
- Patxi:: Musotxu batzuk eta.
-Azaleko gauzak sikieran
- Jesus: Mamiñekoik ixe be ez
- Patxi:: Bai, baie e sentidu baik, sentidu baik, sentido baik ixan bir zan e.., sentido baik e, eitxen gendune ixan bir zan e.
- Sentidu barik?
- Patxi:: Ba sentidu baik,
- Jesus: Horrek txarto ikasten daz e
- Patxi:: Pekatuko sentido baik ixan bir zan
- Jesus: Horreek txarto, zu! Horreek txarto ikasten daz
-Horrek ondo dakixe ya.
- Patxi:: Ba erderaz esaten dan “amor fraternal” eta “amor maternal” ta horreek.
-Baiñe tentaziñoa eukiko zendun ez?
- Patxi:: Tentaziñoi bai
- Jesus: Bai, sasoi. Ene. Zeiñek..
- Patxi:: Tentaziñoi bai. Irakitxen.
- Hota beratzi urteaz
- Patxi:: Bai baiñe
- Jesus: Itxosun. Txo, itxosutik hogei egun eindde ta etorritxe ta, ta kontaten rekoño, pentsamentu gaiñea hamen, ta neskiaz arrima ra ta ez ta arrima ta, honek beatu ein doste /eiste/ ta bestik ze eta. Jesus!
- Ta zertzuk eitxen zenduezan ordun azaleko horreek zer zien, zirri batzuk eta muxuek besterik ez?
- Patxi: Gerokun aillaten ziñanin gauza berotzen juten ziñan eta punto.
- Jesus: “Eske konfesa baik na ta… konfesa ein bir na ta!”.
- Patxi: Ba “ez hori ez, hori ez!”. Korta en bir de, hantxe ta igual.
- Jesus: “Konfesa en bir nazela ba”.
- Patxi: Etxea jun, eta neski etxea, ta etxin erain gero.
- Jesus: Ez zelan ba, zu. Ze pentsaten dozu? Bat ez! Monuk morun, gehixa. “No te jode!”
- Patxi: Ezin da, ezin aguanta ta neskiaz apurtu te etxea.
- Jesus: Emakume guztik juten zin monugana, ze monu euan han, mono handi bat zahar zahar zahar bat beti kaskaten ibiltxen zana.
-Patxi: Honek esan dabena lehen, ordun arrastin gebizen. Honek esan dabena lehen, ordun arrastin gebizen ta hogetak urtik hogetak eunak ein itxosun ta zezena moure etorten ziñan.

Egilea(k): Maider Badiola Aguado (Ondarroako Institutua) , Aiora Zabala Alkorta (Ondarroako Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia