Patxiren ezkontza eguneko konfesioa <p>Patxik erbestekoa, beste herri batekoa du emaztea. Haren herrian ezkondu behar zuen, eta goiz berean konfesatzera joan zen herriko abadearengana. Homosexual fama ei zuen. Esan ei zion: "Hemendik aurrera lagunak izango gara", esan nahirik bezala handik aurrera ezkonduen intimitateak kontatu beharko zizkiola. Hori entzutean, apaiz horrekin gehiago ez konfesatzeko erabakia hartu zuen Patxik.</p>

Patxiren ezkontza eguneko konfesioa
Patxi Etxaburu Ajarrista
- ahotsak.eus