Ondarroa (Bizkaia)

Barikuetan salmenta-diruak kobratu, igandean partila banatu

Barikuetan salmenta-diruak kobratu, igandean partila banatu <p>Patroiak barikuetan jasotzen zuen salmenta-dirua, bankuaren bidez. Ordurako eginda izaten zituzten gastuen kontuak. Domeka eguerdian egiten zen partila (soldata) banaketa arrantzaleen artean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-017-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Patroiak barikuetan jasotzen zuen salmenta-dirua, bankuaren bidez. Ordurako eginda izaten zituzten gastuen kontuak. Domeka eguerdian egiten zen partila (soldata) banaketa arrantzaleen artean.

Transkripzioa

- Eta, bestela orduan, beti errepartuetan, domeketan esan dozu?
- Beti domeketan, bai. Sobrak horrek andrak eruten eben; barixakun hasten zin batzen ta ba, azkanenguko momentukuk eta batzuk, prestata eukitten ta ba zapatun. Eta gehixen partillako sasoirako, eguerdi aurrin eitten zan partilli hamarrak-hamaiketatik hamabixeta bittartin-eta eurak, gure amak eta danak eruten eben goxin lehenaua falta zan apurre. Fakturak eruten zittuen partillako.
- Eta, kobrau, bentan eta arraiñan…
- Barixakun kobrate zan. Bai. Ordun partilli eitten zan barixakura arteko, inportie diruaz. Baixakun kobraten zan, ze aste guztin eruten zan eta gero hori diruoi kobraten zan bankutik, Caja de Ahorrostik kobraten zan, aurrezki Kutxatik.
- Ez zan bentatik zuzenien, ez zan eitten?
- Ez, ez, ez. Benteruk emoten otsen fakturie bai, erosten benai, ez? Erosten banak honenbeste kilo, prezixu hau eta totala ba honenbeste. Gero harek eitten eben, ba BBKn edo eurak nun dakarren, haraxe sartzen eben diru eta baekixen eurak noiz arte sartu biben ta barixakun izaten zan azkaneko egune. Eta barixakura arteko diru ataten zan hortik, aurrezki kutxatik. Ordun atarako zan zapatun, barixakun artekue. Zapatun ekarten zana hurrengo asterako geratzen zan.
- Hurrengo barixakurako?
- Bai, hurrengo asterako. Eta domekan ba, partilli eitten zan, hantxe.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia