Ondarroa (Bizkaia)

Saturrarango emakumeen kartzela

Saturrarango emakumeen kartzela <p>Jesusen familiak laguntasuna izan zuen kartzelan zegoen Caspe-ko emakume baten familiarekin. Nahiz eta ondarroarrik ez egon, asko joaten ziren, Patxi barne, jatekoa presoei eramatera. Emakumeei barrura sartzen uzten zieten, baina gizonezkoei ez. Jertseak-eta egiten zizkieten presoek, artilea eramanda. Sei urte iraun zuen kartzelak.</p>
Tamaina:

Jesusen familiak laguntasuna izan zuen kartzelan zegoen Caspe-ko emakume baten familiarekin. Nahiz eta ondarroarrik ez egon, asko joaten ziren, Patxi barne, jatekoa presoei eramatera. Emakumeei barrura sartzen uzten zieten, baina gizonezkoei ez. Jertseak-eta egiten zizkieten presoek, artilea eramanda. Sei urte iraun zuen kartzelak.

Transkripzioa

- Zuek ezer ikusten zenduen emakumin kartzelan.
- Patxi Etxaburu: Ba ni juten nitxa, hamen...
- Jesus Artetxe: Gure emazti ta bai juten zin eurei ta laguntzea. Ta Kaspeko familixa bateaz intimidaziñoi handixa. neu jun nitxan, ezautu gendun zein zan, han barrun egon zinak-eta.
Patxi Etxaburu: Hamen horrek…
- Jesus Artetxe: Kartzeli zan ha, emakumin kartzeli ipiñi ben.
- Patxi Etxaburu: Mille beratzirehun eta hogeta hamazortzixan hasieran sortu zan hori kartzelioi emakumintzako, eta ordun hor kartzeli berez sortu zan, hemen gerra denporetan urte askon be, beti billurretan eoten ginan alde batekuk...
- Jesus Artetxe: Zeu jun zaz Saturraranera? Jun zaz?
- Patxi Etxaburu: Billurretan bixi ginan gerrako kontukin. Ordun hamen berez guk ez geunkan harekin kontaktoik ixebez, da gainea Ondarrukoik be iñor ez euan, eta berez jenti hasi zan ba bere borondatez ba haretxei jateku zeozer eruten hasi zan ta ordun askorek eruten’ben…
- Jesus Artetxe: Nire amaiñarreba.
- Patxi Etxaburu: Ni neu juten nitxan, domeketan arratsaldin lagun bateaz juten nitxan pakete eruten gendun, ba amak ipini jateku zeoze, arraiñe eta ipini ta erutea haraxe, laguntzaillik esaten gakuen horrei ta Ondarrutik kamiñu beti juten zin, beste batzuk eguenetan be juten zin. Ta juten giñan gu haraxe, ta batzuai, nire arrebi juten zan beste etxe bateko jateku erutea hara, ni baiño gaztiagua, ta harek esaten eban eurai lagaten otsenela atin barrure sartzen monjakana ta monjak hartzen ebela, te eurak kontrolaten ebela. Ni juten nitxala lagun bateaz kanpoko atin sarreran ba hartzen oskun soldauk jateku, lagaten gendun ta akabo. Eruten gendun jateku ta Ondarrutik asko juten zin hara. Eta gero baitxe eitxen eben hori amak andrak hori hori kontaktuoi lortzen eben ezta ba? ta gu umik juten giñan ba mandatu eitxea. Ta andrak gerokun ba lortzen eben, lortu ixan eben denporiaz ba horrek emakumik batzuk puntu eitxen eta ekixen, jertsak-eta etxen, eta holako gauzak, ta ordun ba geuri be ein euskuzen /eiskuzen/ jertsak, neuri ta arreba gaztiai ta ein euskuzen /eizkuzen/, neurrixak hartu, lani erun ta esan ba halako neurrixak haunenbeste urte dakaz honek, holako jertsak ein, alogeran gero zeoze kobratearren eurak. Holantxeik ixan zan hori lau urte ein eban horrek, lau urte ez sei urte ein eban horrek kartzeliorrek, berrogeta lau arte ein eban, ta denpora guztin Ondarrun asko presta zin holanik, hori zan presai laguntzen.

Egilea(k): Irati Bilbao Burgaña (Ondarroako Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia