Legutio (Araba)

Elosuko hiltzailea epaitu eta urkatu egin zuten

Elosuko hiltzailea epaitu eta urkatu egin zuten <p>Gudarien "Batall&oacute;n Araba"n, Legutioko mutil asko egon ziren, eta denak bizirik itzuli. Gerraostean, salaketa gogorrak jasan zituzten. Elosuko hiltzailea herrira itzuli zen, arreba baten etxera. Guardia Zibilek atxilotu zuten bertan; eta, epaitu ondoren, urkatu egin zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEG-006-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gudarien "Batallón Araba"n, Legutioko mutil asko egon ziren, eta denak bizirik itzuli. Gerraostean, salaketa gogorrak jasan zituzten. Elosuko hiltzailea herrira itzuli zen, arreba baten etxera. Guardia Zibilek atxilotu zuten bertan; eta, epaitu ondoren, urkatu egin zuten.

Transkripzioa

- Gero… hori, hemen denuntzidxak eguazen, gogorrak! Ta eguazen mutil asko, gerran hemen ibili ziren gudaridxetan "Batallón Araba"n ez dakit /eztait/ zenbat eongo ziren hemen herrikoak! Batallón… Arabako batalloi bat egoan, “Batallón Araba”.
- Gudarixena?
- Gudaridxena! Ta han egoazen asko, ta ez zan /etxan/ bat be hil, e! Hemekoa herrikoa bertakoa, eta…
- Baña gero egurra, ezta?
- Jo, ba! Danak hogeta hamar urteko kondenakin ta! Gero negue sartu zan, ta negue sartu zanien, hori Martzeliño, ez zan ba bertara herrire etorri barriro? Hortik Santanderretik edo kanpo-konzentraszño batetik ihes einda hona bertara! Arreba bat euken hor ezkonduta, ta haren etxera etorri zan. Ta haren gizonak bentanatik teillatutxo bat labara egoan, tellature bajatu, ta gabien ihes in, ta parte emon eben, ta goarda zibillek harrapau auren hor, bertan etxian!
- Eta eruen euein?
- E?
- Eruen euein?
- Bai! Kartzelan Gasteizen eon zan, ta gero eroan auren Donostira, hor fuerte bat dau, Guadalupe edo zelan esaten dutsie hor?
- Bai, izan leike…
- Horra eroan auren! Ta han deklarau eben berak, idxa ez dakit /eztait/ ba ze… abaderen batek hartu eben ta deklarau utsen abadieri zer iñ eben. Ta horrek abadiorrek, ba, horreik be, horreik prohibidute eukien baia…
- Sekretua!
- Deklarau iñ eben! Ta horrek balidxo izen eben hemeko herriko jentientzat! Asko! Ze hemen egoazen hogeta hamar urteko, ta danak hak deklarau ebenien, ba… ha gero urketu ein auren!
- A, “El buey” hori?
- Bai!
- Eurak? Guarda zibillak?
- Guarda zibillak ez, Franconak!
- Franconak!
- Hor juizidxoa ein utsien ta urketu iñ auren!
- Hamazazpi lagun garbittu ta gero!
- Bai…
- Bueno, horreik dakigunak, ezta?
- Bai… andrak eta! Jode! Ta beste mutil bat ni baiño urte bi zaharragoa zan! Mutikoa ondiño, jo, elegantia, dios! Ha be hil!
- Tiroz hiltten zittun?
- E?
- Tiroz?
- Bai! Ta hamazazpi sartu aurezen ta gero han atara auriezenien kalaberak horra kanpusantura ekarri ginduzen danak, eta gero beste bi gehidxao arkitu ziren han! Ta esaten auren gudari bi negau in zirela hareik hilten, ta aurek be aurekin hil!
- Beak? Buey horrek? Oseake merezi euen orduen urkaketia, ezta?
- Halan esaten auren, ez dakigu egidxa ala guzurra ala zer ixengo zan! Ta hemen batzuk alde batetik, bestiek bestetik, danak be hilten jentie!
- Anae-arreben artien burrukan!
- Ba! Gerra, gerrak, gerriek ez dauko gauza onik!
- Ez dauko, ez dauko!
- Gerrak ez daukie gauza onik!
- Bueno, bueno! Bueltau gaittezen oin pittin bat atzeratxuau! Gerria hasi aurretik zu eskolan ta zebitzela…

Egilea(k): Ignacio Carrera , Imanol García

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia