Ondarroa (Bizkaia)

Abadearen igurtziak aitorleei eta aitorleen kontura

Abadearen igurtziak aitorleei eta aitorleen kontura <p>Patxik kontatzen du abade batek nola lepotik heldu eta "magreatu" zuen aitorlekuan. Arrebak, berriz, kontatu zion berak bekatuak esaten zituen bitartean abadeak eskuari eragiten ziola prakapean. Jesusek dio ezetz esateak ez zuela balio, abadeak bazekielako masturbatzen zirela.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-011-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Patxik kontatzen du abade batek nola lepotik heldu eta "magreatu" zuen aitorlekuan. Arrebak, berriz, kontatu zion berak bekatuak esaten zituen bitartean abadeak eskuari eragiten ziola prakapean. Jesusek dio ezetz esateak ez zuela balio, abadeak bazekielako masturbatzen zirela.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Patxi: Niri beste bat pasa gastan.
- Jesus: Gogorra zan...
- Patxi: Konfesiñoku gero esango dozu hori. Konfesiñoin beste baten don Austiñeaz, don Austin, konfesaten hantxe, konfesaten ta hantxe ta halako baten eoten zin han sartute, ta andrazkuk rejilli eukitxen ben separata ta guk ez, guk libre eukitxen gendun. Bera illunetan eoten zan, gu handik sartzen giñan ta heldu berak holanik kokotetik ta hauxe eitxen ostan kokotin hauxe eitxen ostan, ta ni konfesaten ta ni lotsatute, lotsatute noiz amaittuko. Eta esaten genduzen zirri eitxen otsenela batei da gaztiai ta.
- Jesus: Sarritxan “parte de magreo patriotico”. Nire arrebik etxin esaten ban, nire arrebi zelebri zan, nausixaua, diskreti baiñe zelebri zan. Ba holantxeik konfesiñoiko karreran ez zin aitxatu bir ixebez, baiñe zeozertzuk azaltzen zin.
Ba bera juten zala don Markosenea jun, don Markos zan abari danak jota pasa eitxe zitxun, eta danak haretxeana nahi ixaten ben. “Ra-ra-ra-ra” ta alderdi baten emon, belarrixetan ein pekato bat ein zulako ta parkatute dakazu. Baiñe ha abari ez zan bera bir dan morokoxi. Ta bera konfesaten dala, izterrin hazka ta hazka ebillenela, praka mil rayas eukazenenela sotanan barrutik-eta. Abarik baten. Hor sentidu agertu eban.
- Jesus:”Hau ta hau ta”; “Ez jaune”, “Hori ta besti hori”, “Ez jaune”, “Txo txo nik barai hori zer dan gero. Sasoi dakazu horretako. Guzurre esaten zaz! Zuk eitxen dozu ta eitxen dozu! “Bai jaune eitxen dot”.

Egilea(k): Aitor Rico (Ondarroako Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia