Gernika-Lumo (Bizkaia)

Elizaren eta familiaren indarra

Elizaren eta familiaren indarra Antzina elizak eta erlijioak garrantzi handia zuen, dena hartzen zen bekatutzat. Mutil-lagunari ez zioten musurik ere ematen. Seme-alabaren bat gurasoekin gelditzen zen etxean. Bere ustez lehen familia batuagoa zegoen. Presen alaba bakarra izan zen, baina hori ez zen ohikoa.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-067-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Antzina elizak eta erlijioak garrantzi handia zuen, dena hartzen zen bekatutzat. Mutil-lagunari ez zioten musurik ere ematen. Seme-alabaren bat gurasoekin gelditzen zen etxean. Bere ustez lehen familia batuagoa zegoen. Presen alaba bakarra izan zen, baina hori ez zen ohikoa.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Aintziñe horixe izen zan; elixie ta bestie ta zera, ezebez gehixau. Ezebez. Guk, dana pekatue izen zan, dana pekatue. Ene! Nobixoagaz-ta, nobixoa be upelako ileran neskakaz ta nobixie hemen ezkiñetxuen ta nobixoa, ondoan, baia ileran neskakaz. Bakarrik-eta keba! Oin zelan kanbixau den!
- Ikuturik be, ez?
- Keba! Dana pekatue. Dana pekatue izeten zan, lehen ta oin ezebe ez da pekatue. Bueno ba! Kasurik be ez. Oin ezkondu barik bizi die danak. Nik be lobak dekotez ta harek be ezkondu barik bizi die Madrilen. Asike, oin danana da. Nik ez dot ernegetan horregaitxik. Batzuk: “ai, zelako disgustoa-ta. Ai bakarrik hantxe bizi izen da ezkondu barik-eta”. Nik, ezebez, dauela! Hor konpon!
- Ta lehen zuek nobixoagaz musuren bat-edo?
- Keba! Lehen? Hombre! Ziñera joaten bazara, nehikoa nobixoagaz, nehikoa, beti lagunekaz. Bueno oin diferente da, baia kanbixau ein da total-total-total-total bizimodue. Total! Ta gero aitxeaz ta amagaz be, beti geldittu zien bat, osea seme asko badekozu, bat beti etxien, ama ta aitxe jaboten. Beti. Aitxe ta ama bakarrik, iñoz bez aintziñe. Nire lehengusiñe batek esaten eban: “en nuestra generación se ha acabao eso”. Ta egixe da. Gure aitxe ta ama danak hil die hemen, noberagaz. Ta nire lagunek danak, aitxe ta ama etxien. Ta oin danak erresidentzixera edo danak botaten dabe. Oin diferente da. Egixe. Tristie da e! Lehen pobriauk izen giñen ta zerau, batuau; familixe gehixau batzen garien. “Osea, no sé cómo explicar”.
- Batute egoten ziñiela?
- Asko, danak. Danak. Eske nire lagunek-eta danak, danak egon die euren aitxegaz ta amagaz hil die eurekaz. Ta hori badekogu sikeran barruen sartunde. Baia oin danak “a la residencia de viejos”. Ala!
- Zu be alaba bakarra izen ziñen ta zeuk?
- Neuk baiña asko direnien be, aitxegaz ta amagaz, bat beti geldittuten da aintziñe. Beste batzuk ba kanpora edo bertara edo zerien, baia bat beti aitxegaz ta amagaz. Bakarrik aitxe ta ama, lehen ez zien egon. Iñor bez.
- Zure sasoien ez zan egongo jente asko alaba bakarra zanik? Famili handixe izeten zan.
- Jeneralmentien bost-edo izeten zien jeneralien. Ba, ni bakarrik izen naz. Ta bueno ba…
- Dana zeuretzat?
- Baia mimosa ez naz izen, e! Mimosa-koplerie, bapez. Esaten eben: “las hijas solas son mimosas”. “Yo no”. Ni, ez naz izen. Normala.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia