Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Baserritarrek elizarekin zuten harremana

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-005-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Elizan egin behar izaten ziren lanak. Urtean etxe bati tokatzen zitzaion "maiordomo" lana egitea: abadearen arropak prestatu, meza prestatu... Bezperak. Elizara joan gabe geratzea, bekatua.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Aurrekuan komentau zeuen elixan ein biher izaten zinttuztela maiordomo lanak edo. Ze izeten zan hori?
-Bai. Obligaziñue urtien batek eukitten euen horrek maiordomo lanak eitteko. Goxien fan eta apaiz jaunandako, batzuetan sakristaue faten zan da liburutxo bat egoten zan han zein egunetan ze jantzi jantzi biha dauen. Oin be danetan bardiñe ez dittu jazten, oin be (...) Baiña orduen apaiz jaunek jaunek izeten zien, da harei erropak atara, kandelak ixotu ta gero lelengo kantuak kantetako (...) kurutzie atara biher izeten zan.
-Kurutzia?
-Bai, kandelak ixotu eta hillarrixetan be bakotxak bere sepulturie eukiko euen, hillarrixen egoten zan, eta han kandelak egoten zien, eta kurutzia atara biher izeten zan, elixa erdire ataraten zan, altare erdire ezkiñatik. Kantue akabetan zanien barriro barrura lehengo lekura. Atabakie pasau, atabakie deiketan jakon, (...), ha pasau eta etxera. Baiña arratsaldien barriro fan in bihar bezperetara. Barriro kandelak ixotu ein bihar, hainbeste (...) Kandelak ixotu. Hillarrikuei be atsaldien etxaten ixoketan. Ixotu. Gero boletan eiñ edo gure dana eiñ baiña etorri ein bihar kalera. Baiña bezperatara fatie obligaziñue izeten zan, bezperatara fatie. Gu mezetara jeneralien kalera faten gintzen. Klaro, guri toketan jakunien. Emakumiek ez, emakumiek hillarrire fan ein biher izeten zeuen. Kandela bi egoten zien, beste baltz bat azpixan ipinitte ta hara fan ein biher izeten zan. Obligaziñue egoten zan. Pekatue ez zan izengo ez fatie baiñe fan ein biher izeten zan. (...) Goxien meza ostien egoten zien illenak erdixak. Jentiek hilddakuen ba, jentiek zela pagetan auen, zelemin bat gari pagetan zan bakotxena. (...). Bezperak aurretik. Bezperak kantau eta etxera. Etxera edo... Baiñe edozein lekutara fan biher bagintzen be, erromeixara fan biher bagintzen be, hara bezperatara fan ein biher. Obligaziñue fateko.
-Urtebeteko lana izeten zan, ez.
-Bai, urtebeteko lana.
-Urtebete osue. Ta zan lelengo etxe bati toketan jakon eta gero beste bati?
-Lenengo Naparrena izeten zan. Bakitzu nun dauen Naparrena? Gorengo azkenengoko etxie. Han ostien Mondraue aldera dauena da. Han hasten zan da gurien akabau. Eta barrido buelta hara. Goittik behera danok saillien.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia