Ondarroa (Bizkaia)

Eskola barik urte eta erdian gerragatik

Eskola barik urte eta erdian gerragatik <p>Patxi, lehenengo, mojan eskolan ibili zen. Gerora, biak "Eskola Nazionaletan" ibili ziren, zazpi urterekin, Kofradia gainean. Don Pedro izan zuten lehenengo maisua. Gerra hasi zenean, errepublikazaleek kuartela ipini zuten eskolan. Frankistak herrira sartu zirenean, italiarrek gauza bera egin zuten. Urte eta erdian eskola barik egon ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Patxi, lehenengo, mojan eskolan ibili zen. Gerora, biak "Eskola Nazionaletan" ibili ziren, zazpi urterekin, Kofradia gainean. Don Pedro izan zuten lehenengo maisua. Gerra hasi zenean, errepublikazaleek kuartela ipini zuten eskolan. Frankistak herrira sartu zirenean, italiarrek gauza bera egin zuten. Urte eta erdian eskola barik egon ziren.

Transkripzioa

-Eskolako lelengo akorduek, lelengo gomutatzen dozuena?
-Don Pedro zein zan hori hemenguoi. Kofraixa gaiñien ibili giñana gu?
-Don Pedro.
-Kofradixa ganien egon zan eskolia?
-Bai. Kofradi Zarra bada hamen ba. Solairu bi eukazen. Lelengo solairue zan arraiñan salmentie eitten zan han, bentia arraiñana. Eta biarrena zan, eskoli zan. Ta hori zan gerra aurrin. Han ba zazpi urte ein arte ni ibili nitzan, parbulutan ibili nitzan umetatik. Hiru urte neukala aitta hil ein dxaskun. Ama geratu zan sei umekin hamar urtetik eta urte batera. Ta ordun urte bateko arrebi mojetara eskolara sartu eban eta ni parbuluetara mojetan. Parbuluetan ibiltten zien mutillak zazpi urteraiño. Gero zazpi urte einddakun ba "nazionaletara" esaten dan, herriko eskoletan sartzen giñan. Ni hantxe bizi nintzan eta han urren bizi giñanak hortxe gebizen, hortxe honek esan daben eskolan ibili giñan. Ta gerrik urten ebanin hogeta hamaseixan, ba errepublikanua zan bera, kanpotarra, ordun maixo guztiak kanpotarrak zien. Ta ein eban ba, frentia hamen geratuta egon zan zazpi hillabetin, ta frentiak hamendik alde ein ebenin, Francon indarrak hona aillegau zienin, harek be alde ein eban. Hortxe arte ibili giñan, hillabete batzuk ibili giñan hor eskolan. Gero hamen eskolaik ez zan egon. Hamen frentia zazpi hillabetin egon zan ta eskolak hamen daozenak, horretan egon zien italianuk. Eta Franconak sartu [aurretik], gerrik urten ebanin, hor egon zien republikanuk, gorrixan aldekuk. Errepublikazaliek egon zien, hor kuartela eurana. Ta ordurako eskolaik ez euen hamen gerria hasi zanian. Ta gero urtebetin edo urte terdixen eskolaik ez zan eon. Ta gero hori denborioi pasa zanin eskolak zabaldu zien hamen, han gehixa ez zan zabaldu, Kofraixa eskola.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia