Ondarroa (Bizkaia)

Mutikoak instrukzio militarra egiten

Mutikoak instrukzio militarra egiten <p>10-11 urterekin instrukzioa egiten zuten. Maria Luisa maistrak esaten zuen Alemanian bezala ume-umetatik erakutsi behar zela. Don Luis medikua zen frankisten burua herrian. Haren arreba zen Maria Luisa.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-011-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

10-11 urterekin instrukzioa egiten zuten. Maria Luisa maistrak esaten zuen Alemanian bezala ume-umetatik erakutsi behar zela. Don Luis medikua zen frankisten burua herrian. Haren arreba zen Maria Luisa.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Jesus: Ta gaiñea neuk esango dotsut goorraua. Hamentxe. Hau ni baiño urtebete gaztetxua ranez ez dai akordaten zan.
- Patxi: Beatzi hillabete. Urtebeteik ez e. Urtik hamabi hillabete akaz da.
- Jesus: Momentu asko da ba. Gerta zan hamentxe gerra denporan geuazela, hamentxe eskolan, hamabi urteaz urten gendun ta, hamar urte, hamaike urte edo eukiko gendun, eitten gendun instrukziñoi eitten gendun hortxe, Guardia Zibillen aurretik zir .Ta d
oña Maria Luisai entzunde na ni; don Luisen zer da, koiñati?
- Patxi: Arrebi.
- Jesus: Harek esaten ban: “Como en Alemania, a los niños hay que usar una instrucción verdadera”. “Heip, houp”. Hamaike urteaz ibiltten giñan hortxe gerra denporan.
- Patxi: Hori don Luis zan politikan hamengo kabezilli. Bat izatekotan bera zan herrixan. Reketin aldeku bez. Guk Reketik esaten dotsau horrei beti. Guk ezautu genduzelako hamen gerran, ba reketi zan euran indar militarra. Horreik zin Karlistak ixatez, baiñe gero ein zin Francon denporan Francon aldea pasa. Lehena Karlistak zin Liberalan kontraixuk. Ta Karlistan helburu zan Euskal Herrixe askatzi euran erregiaz, Karloseaz. Ez? Ta gero horrek, gerran, nahasta zin, eta gerra aurrin hor Naparrun ibili zin preparaten ibili zin indar militarrak, Reketik esaten jakuenak. Eta Ondarrun be ibili zin, da Ondarrun horren buru zan don Luis. Mediku zan, arpei biku esaten etsena, eta asma etsen ixena “Capitan Araña”asma etsen, beran behikuluk halakuk zilako. Ta horrek zin, familixi arrebak eta danak holakoxik zin, eta honek esan daben maistri zan hor bat, doña Anita.

Egilea(k): Aitor Rico (Ondarroako Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia