Altsasu (Nafarroa)

Karlisten denborako kontuak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATS-009-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Karlisten denborako kontuak. Orduko kanta bat ere abesten du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Karlista-denboran; karlista-denboran? bakizu, emen, ioten emen tzian emen ee... etxe... eskin oitan, or, ‘sardinak’ eta bizi dian etxe-ale oietan? pertz aundi batzuk eta, tropak? tropak etortzen tzian-da. Emen? etxë ontan?
- Ni izaten naizen zure etxean?
- Emen? emen? bizitzien tzian San Miel karnizeruanak, eta arek ekartzen zituen ganau-samaldak, eta tropa da mayek aren erpearen erpearen iteto (?), d’etxe ontan? ioten tzan, Cuarto Socorro ori don artian? matadeiya! matadeiya. Eta... klaro! geo tropa aiek etorri tarter-taranter-taranter-taranterkara-terkara, soldaö danei jateko? bakizu? ekarri ber, jana, miles de hombres...
- Bai...
- Ta bueno, geo? Juan Carlos eo... Carlos Setimo; Carlos Setimo? emen etorri, et-, etortzen emen tzan, borla morau batzuki(n)? eta danak, an-da faten emen tzian, borla airea, ba, nunbaitea?... ta, oi! una guerra importante.
- Eta nongoak ziren gizon horiek? soldauak eta... Soldauak? karlistak, karlistaenak...
- Nongoak, nongoak esan dezu?
- Jakin duu guk! emen, Nafarroa alde danekuk!... Nabarra, Nafarroa aundia da, ta geo? bueno... geo? etor tzian ee... gerri ura karli-, karlist-, Iruritan-da, ikegarri t’atakeik izeten emen tzian. Ta, bitartin? emen, karlistak agintzen tzain, e? da geo berriro galdu in tzein, etor tzian beltzak...
- Bai?
- Beltzak, ta kantatzen tzein e... geo... kanteitan:

Ama Berjina Kontzepzioko
Zan señaladamentian
Milla zortziraun irurogeita
Amalaugarren urtian.
Nork esango du, zer pasatu dan
Beltz karlista oien artian
Donostiatik abiatuta
Andoainera bitartian.

Asike, gerra-denbori? oso... geo, gur amak esaten tzen, ama txikittu zala? nola... emen ioten tzian, soldaduek beteik gerriya?... eta, karlistak galdu zein garayan? gerri? or, zen e... Sozarreta... zena...
- Bentan?
- Zen, Sozarret-, Sorozarretako bideberri oi, tropak ezin kaituik! liberal oiek atratzen emen tzian-da, orduan karlista danak, alde, eskapu in tzein. Izaten tzien karlistak eta beltzak.
- Eta beltzak zein ziren? nongoak edo zer ziren?
- Aik izein tzian e... karl-, esto... liberalak. “Biba karlistak eta muera liberalak, fedian fide-, firme daude, gure jeneralak”. Ori kantatzen tzein karlistak.
- Eta liberalek zer kantatzen zuten?
- Karlistak ein tzein galdu, eta... liberalak irezi... gerri; aik tzian liberalak.
- Eta hemengo neskak ongi ibiliko ziren, ezta? hola, soldadu guztiekin...
- Ola? bah! zeatik, garai aietako kontuba, gu ama txikittu zala? pentsa zazu!... gu ama txikixu zala; goai zenbat urte izein dien oiek! eztakit, egun da ainbeste... berraun urte’re!... bah! pentsatu leike, mila zortzireun irurogeita, amalaugarren urtian.
- Ehun urte...
- Egun urte.
- Ehun da hamar urte...
- Egun da amar izein tzian guztia.
- Klaro!
- Alaxe ba, gu amak kontu... bertso asko zakizkien, eskuez; orduan dana eskuez iten tzan-da! etzekien erdeaz iork ee...

Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia