Azkoitia (Gipuzkoa)

Etxean egindako ogia eta estraperloa

Etxean egindako ogia eta estraperloa <p>Idiak golderako, egurra eramateko... izaten zituzten. Ogia etxean egiten zuten, eta, gose denboran, garia, baba... kalera entregatu behar izaten zituzten, eta trukean erosketetarako bale bat jasotzen zuten. Mariaren gurasoek irina eta olioa estraperloan lortzen zituzten. Gerra denboran, patataren ordez, errazionamenduko boniatoa izaten zen, eta labean erreta jaten zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-018-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Idiak golderako, egurra eramateko... izaten zituzten. Ogia etxean egiten zuten, eta, gose denboran, garia, baba... kalera entregatu behar izaten zituzten, eta trukean erosketetarako bale bat jasotzen zuten. Mariaren gurasoek irina eta olioa estraperloan lortzen zituzten. Gerra denboran, patataren ordez, errazionamenduko boniatoa izaten zen, eta labean erreta jaten zuten.

Transkripzioa

- Eta idik aittau dittuzu ta...
- E?
- Idikin aitzen ziñeten lanen?
- Ididxek eukitzen giñuzen lan eitteko: goldan itteko, arto-lurre preparatzeko... ta hoiyetako eukitzen giñuzen ididxek eukitzen giñuzen. Tratoreik ez zeuen ta tratorin toki(re)ko ibiltzen giñuzen. Ta gero karabiye eiten gendun ta karabiyentzako egurre ekartzeko´re haiyetxek.
- Eta ogiik o itten zenduen etxen?
- Etxin bai, ogiye beti etxin erre. Asteko ogiye. Baiño gose denbora hartan ez zan zeaik, ogiik, eta geuk eman in ber izeten gendun, herrira entregau ein ber izeten gendun garidxe, artue´re bai ta babie´re bai.
- Eta diruik ematen zizuen?
- Oso gutxi, tanto por [ziento] zeoze... Orduen diruik ez zan eta txartel batzuk ematen zitueben.
- Eta txartel hoiek zertako...?
- Txartel hoiyek hantxe gastatzeko. Geo zeoze hartu generue ta gastatzeko. Eta iriñe Naparrutiken ixilik eta abarrien nola-hala gure amak eta aittek ekarri itten zeben.
- Estraperlon?
- Bai, estraperlun. Bestela ez zeuen. Ta olixue´re asko estraperlun ekartzen zan. Etxin asko ber! Pameli haundidxe giñen eta asko ber ta estraperlun ekartzen zan.
- Estraperlon ze eitten zuen aitta-amak [...] ala handik ekarri eitten zun [norbeak]?
- Norbera jun ber. Bueno, ipintzen zituen tokiyek, "holako tokitan pasako da generue", ta kamiñura erten ta hantxe ekartzen zeen pixkie. Ta ordun patatie´re etxin hartzen zan, baiñe entregau ein ber ta kaletik eamateik ez zan eoten patataiken, e! Moniato.
- Nola?
- Moniato. Gerra-denbora hartan, moniato.
- Ze izaten zan hoi?
- Hori patatien antzeko bat, labin erreta. Jateko gozue zan, ezta miketza ez zan, gozue zan. Baiña bueno...
- Ta hoi nundik ekartzen zendun...?
- Ogiye etxetik, etxin ein, ez zeuen kanpotik ekartzeik!
- Ta moniato hori?
- A! Moniato hori zeretik, razionamentuetan partitzen zeen.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia