Oiartzun (Gipuzkoa)

Gero eta samurrago

Gero eta samurrago <p>Fabrikara bizikletan joaten zen, eta, gero, motoa lortu zion anaiak. Orain autoa dauka. Paeta joko it. Komeitan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-082-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Fabrikara bizikletan joaten zen, eta, gero, motoa lortu zion anaiak. Orain autoa dauka. Paeta joko it. Komeitan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ordun ahal den gutxina, bai botika!

- Bai. Fabrikan lembizi biziketan hasi nitzan 'ta geo anaiya hor ibiltzen zen, kartoiyak eta txatarreiyan 'ta norbattek eman moto zar bat. "Hau mango 'it hiru milla peztan" 'Ta karri zin 'ta, hasi nitzan pruebetan 'ta: "joño! Hau biziketa biño hobia duk!" 'Ta harekin pasa nittun urte batzuk. 'Ta geo beste bat 'e hartu nun 'ta hogeita hamasei urte pasa 'ttu fabrikan. 'Ta uaiñ enkarguk kartzen 'ta hasi naz 'ta motukin ya ezin karri 'ta. "Zuk kotxe bat ber 'zu osaba!" zea, hillobak. " Bai, zea, nik paeta joko 'it lembiziko 'ta!!" "Paeta, ez, ez! Nik komponduko 'ut hausten bada" 'Ta hola, hasi naz 'ta oain horrekin biltzen naz.

- Erki.

- Difentzi erra!

- Ekarri... Bai, lembiziko eunin iya paeta jo nun! Atzeka hasita! Ayeka batea beitu nun, biño bestia ez kusi nik! 'Ta geo bai, izautu nun!

- Ba, geo auro hartuko zenun!

- Geo ikasten joten da! Beti hartzen!

- Bai, biño motun ohittu 'ta geo kotxia... Bai, difentia!

- Bai, bai. Motun dena libre ikusten 'zu 'ta! Hor berriz, pixka 't

- Aittu 're, 'ro... Beti zea...

- Bai, 'ta... Manejuk ber dia hor 'e! Atzeka joteko 'ta geo toki estuan topatzen baza, jon in ber atzea 'ta!

- 'Ta motukin erki hartua izango zenun zuk!

- Motua iozeiñ xirrittotik martxa itten bainun! Oaiñ honekin atzeka jon ber! 'Ta bai, biltzen naz komeitan! Honekin 'e atzeka hastin sasita 'ta bestik berriz, eoteko, eoteko lasai, 'ta bestia pasa bazterretik eta...

- Biria estua da gaiña.

- Bai.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia