Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Txirrindularitzarako zaletasuna

Txirrindularitzarako zaletasuna <p>Txirrindularitzarako zaletasun handia egon zen herrian garai batean. Bizikletak alkilatu egiten ziren pare bat tokitan. Orduko bizikleten inguruko azalpenak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-019-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Txirrindularitzarako zaletasun handia egon zen herrian garai batean. Bizikletak alkilatu egiten ziren pare bat tokitan. Orduko bizikleten inguruko azalpenak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Orduan ziklismorako afiziñua bazeuan hemen?
-Bai, bai. Hemen baeuzen, ziklistak-eta baeuzen hemen.
-Esan dozu batzuk, bata laguna zana, Izagirre… Eta bizikletak zuek umetan ez zenduezen eukiko?
-Bai, bizikletak guk, lantokixen euken bat.
-Fabrikan bai orduan?
-Bai, fabrikan euen. Eta gero euzen, hemen alkilerrak euzen, bizikletak alkilau eitten zittuen. Lehen esan dotsut horrek aparkatak eitten zittuena […], horrek euken bizikletak.
-Eta orduan zela izeten zan, bizikletia alkilau egun osorako?
-Bai. Zuk norabaittera…, Debara juan bihar doula bizikletan; hartu eta "ya está". Zenbat? Pezeta bi-edo; pagau ta…
-Orduan alkilerrak. Gero jentia hasiko zan poliki-poliki bizikletak erosten…
-Alkilerrak. Gero beste alkiler bat egon zan, bi, bi egon zien. Neure lehengusu batek be jarri euen alkiler bat, eta gero, bizikletak oso karuak zian, eta gero ekin zien Orbea eta "La Beistegi" eta bestia eta bestia, eta etorri zan puxkat merkaua merketzera gehixau, eta gero bai, bueno! Gero edozeiñek euken bizikletak. Gure etxien be bi euzen. Arrebandako bizikleta bat eta bestie neuretako.
-Gaiñera diferentiak izaten zien neskiana eta mutillana?
-Bai. Batek euken barrie hola goixan, eta bestiek euken hola.
-Neskenak ez zeban eukitzen…
-Manillarra bai goittik, bestiek behetik, bestiek goittik.
-Baiña atzeko erroberetan…
-Holako zera, kordoi batzukin, mailla bat eindda moduan.
-Ez dakit, "guardafaldas" edo.
- Guardafal… bai, bai, hoixe. Mailla bat moduan eitten zan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia