Oiartzun (Gipuzkoa)

Txondorra

Txondorra Martxoan, egurra botatzen zen, izerdia hasi aurretik. Hamar bat gizonek adar handienak botatzen zituzten, eta, gero, lau peoik egurra txikitu eta txondorra egiten zuten. Txondorra nola egiten zen: alkatea, tantaia... Txondorra ongi zaindu behar zen, beti egon behar zen gainean. Txabolan egiten zuten lo. Txondorgileak nor ziren: trumoitarrak, goizuetarrak, lesakarrak...

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-082-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Martxoan, egurra botatzen zen, izerdia hasi aurretik. Hamar bat gizonek adar handienak botatzen zituzten, eta, gero, lau peoik egurra txikitu eta txondorra egiten zuten. Txondorra nola egiten zen: alkatea, tantaia... Txondorra ongi zaindu behar zen, beti egon behar zen gainean. Txabolan egiten zuten lo. Txondorgileak nor ziren: trumoitarrak, goizuetarrak, lesakarrak...
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Biño apurua jon in ber.

- 'Ta gaiñekun zuek ze itten zenuten, txondarra bea in ez zenuten itten!

- Ez, hok ez.

- Txondarra... Guk itten genittun... Lendabiziko in ber zen martxun dena bota. Zea, izerdiya hasi biño leno. Bestela izerdiya hasi 'ta arbola hondatu itten baizen. 'Ta izerdiya hasi biño leno bota lembiziko. Hortxe hamar bat gizon hartu, 'ta adarrak haundinak bota 'ta geo itten zen pioyak hartu, lau bat pioi 'ro 'ta iurra txikittu 'ta txondarrak iñ. 'Ta ikatza, ikatza zeatu, ikatza iñ. 'Ta kargako honembestian. Oain zembatin ez naz akortzen.

- Lana zun horrek, e!

- Lana 'ta... Norbatte ber, bizitzeko, bizitzeko ikatza 're ber.

- Bazterreko iatze pizar guziyak zeatu, geo gaintik orbela bazen orbela....

- Txondarra itten zen lembiziko eur bat sartu. Eur luze bat erdi erdiyan. Hua, hua izaten 'men zen alkatia. 'Ta geo jiran bueltan, jiran bueltan, embor zarrak 'ta kargatu 'ta geo itten zen iurra puskatu 'ta geo haikin in forratu bezela, gaintikan.

- Bai.

- Tantaiyakin 'ta enporratu. Geo hor larri billu zakar puska 't 'ta zakarrakin tapatu dena. 'Ta geo lur pilla bat harrotu lurra,

- 'Ta lurrakin...

- 'Ta bayan pasa, lur txiakin dena jira, dena tapatu. Geo erdiyan gurutzia, gurutzia, gurutzia, gurutzian... Zea erdiyan, zea, zolua du gotti tximiniya atea 'ta handikan bota geo zea, brasa. 'Ta geo brasa sua hartzen zunin, tapatu.

- Arrisko errin e?

- 'Ta geo ixkiñetan zoluak iñ. Ixkiñetan handikan kia atetzeko. Ixkiñetan zoluak iñ 'ta.

- Harrek lan haundiya zun.

- Ba, hua itten 'e... Len 'e gizon tontuk zin, biño... Hua itten 'e jakiñ in ber da, e!

- Bai, 'ta hua ioziñek ezin du iñ!

- Bai, ioziñek ezin du iñ!

- Posible du, ez, itzali 'ta dena bertan geldittu, 'o...

- Bai 'ta geo... Geo... Zulatu 're itten zen 'ta, zulatu ezkio zembait haizetan mendiyak su hartzeko arrixkua 're bai. 'Ta arratxin 'e bijilatu in ber!

- Hoi da! Gaiñin eon ber!

- Zaindu 'ta geo eurra txikittu 'ta pronto jarri.

- Bai, mantendu.

- Hua zulatua baldin bazen seittun tapatzeko! Bai, lan, lana... Lan puxka 't. Biño beste lanik ez zen 'ta ohitturak 'e segi hartan.

- Geo han eoten zinak 'e basuan aitzen zinak 'e arratxin guardiyan!

- Arratxin 'e guardiyan eon ber.

- 'Ta han bertan ingo zuten lo!

- Txabolan, txabolan lo. Txabolan bertan.

- 'Ta zein zin txondargillik? Izaunak? Bat zea zen, ez? Trumoiyana 'ro...

- Trumoiya... Bi anaiyak 'ta bestia Nikolax Hiru. Hoik langille polittak zin. Hoik ikatza... Ikatza erra itten zuten hoik. Geo, goizutarrak 'e bazin 'ta han Lesakan 'e bai.

- Uaiñ denak hillak haik, buf!

- Uan... Uaiñ 'e izango dia noski, biño asko asko ez.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia