Oiartzun (Gipuzkoa)

Garraio guztia abereekin

Garraio guztia abereekin <p>Maxalengo heian, behiak eta mandoak izaten ziren. Semeak hazi arte, aitak egiten zuen lan guztia. Gurdiarekin ibiltzen ziren, orduan trafiko gutxi izaki. Gurutzen, esneketaria ibiltzen zen kamioiarekin, baina, bestela, inor ez. Autobusa zaldiekin zen: korreoa. Bertsoak jarri izan omen dizkiote Oiartzungo korreoari.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-082-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Maxalengo heian, behiak eta mandoak izaten ziren. Semeak hazi arte, aitak egiten zuen lan guztia. Gurdiarekin ibiltzen ziren, orduan trafiko gutxi izaki. Gurutzen, esneketaria ibiltzen zen kamioiarekin, baina, bestela, inor ez. Autobusa zaldiekin zen: korreoa. Bertsoak jarri izan omen dizkiote Oiartzungo korreoari.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ordun Maxalen giñan.

- Eta zer zenittuzen bian e... Behiyakin 'ta batea ez zenittuzten...

- Behiyak, lau behi 'ta geo pixka 't hauntxixio manduak.

- A! Mando errak izango zin?

- Bai, bai. Mando haundiyak zin. Bat haundiya, azken azkenin geo haundiya... Arront haundiya eosi zun karrun ibiltzeko. Harrei lau mandon karga bakarrik eamaten zittun zea, Iruna 'ta, Hondarrabira 'ta.

- Jo, indarra bazuten, e!

- Bai, bai. 'Ta karrua semik eta hazi arte attak bakar bakarrik, bea menditik kargatu 'ta direto Iruna 'ta Hondarrabira 'ta. Behiyakin 'e jon izandu 'men dia. Oiartzundik Iruna 'ta. Ez zen oan bezela kotxeik izango.

- Ez.

- Kotxeik ez. Hemen Gurutzen esneketaiyak. Bakarra. Garai hartan.

- Hor katxarron bat. Zea itteko, autobus zarren bat 'o

- Autobusa bai zea... Oiartzunen gizona korriua, korriua... Korriua izena saten ziyoten zea, zaldiyakin!

- Bai, baita 're.

- Zaldiyakin karrun jendia eaman 'ta karri 'ta.

- Zu hoi gotzen za?

- Ez naz akortzen ni, ez.

- Atta 'ta.

- Bertsuk 'o kantak jarri ber 'zan zuten. "Kotxe korriua, harrek izaten du zaldiyik hobena" 'Ta ez dakit nola len 'e bersuk, lengo zarra 'e botzen zittuzten bertsuk.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia