Andoain (Gipuzkoa)

Emakumeen lan-baldintzak kotoi-fabrikan

Emakumeen lan-baldintzak kotoi-fabrikan <p>Ura izaten zuten etxean. Emakumeek kotoi-fabrikan lan egin arren, etxeko lanen ardura ere eramaten zuten. Familia zuten emakumeei ordu erdi lehenago uzten zieten ateratzen lanetik. Kotoi-fabrikan pieza osoa egin arte ez zuten jornalik kobratzen. Fabrikak hiru kooperatiba zituen janaria saltzeko, eta langileek dirurik ez zutenean, zorretan uzten zuten erositakoa.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-030-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ura izaten zuten etxean. Emakumeek kotoi-fabrikan lan egin arren, etxeko lanen ardura ere eramaten zuten. Familia zuten emakumeei ordu erdi lehenago uzten zieten ateratzen lanetik. Kotoi-fabrikan pieza osoa egin arte ez zuten jornalik kobratzen. Fabrikak hiru kooperatiba zituen janaria saltzeko, eta langileek dirurik ez zutenean, zorretan uzten zuten erositakoa.

Transkripzioa

- Ta urikan eta izaten al zan etxetan?
- Bai. Ura bagendun, bai.
- Zenbait baserritan igual ez?
- A ez, ez. Basarritan ez, baiño kalian bai, kalian ura bazan.
- Eta emakumiak fabrikan lanian ai ta geo etxea juten zianian, haik arropa garbitzen ta etxia garbitzen ta...?
- Apaiya iten ta, zean, hor fabrikan uzten zittuen umiak eta zittunai ordu erdi bat lehenao ateatzen uzten ziyoen fabrikatikan. Otordua're asko ezin ingo zuen, bezperan in ta preparatu bihar. Baiña mahaiya preparatu ta ordu erdi lehenao uzten ziyoen ateatzen, pamiliya zunai ta. Ta geo atsaldian, berriz harea jun ta gure ama zanak esaten zun zea tela haretan zabillela pieza osua in bihar, igual ehun metrokua izango zan eta hua bukatu arte jornalik ez omen zun zeatzen, ta hua bukatzen zanian haren baliyua. Ta askotan, zea, ezin bukatu igual ta larunbata etorri ta zea xoxik gabe. Ta klaro, hurrungo, zean, astelenian hartuko zun. Baiño ordun diruik ez zan. Ordun, zian algonoderak zitun hiru denda. Kooperatiba esaten zitzaiyon. Bat Etxeberrietan, bestia hemen, Zumean eta bestea Kale Txikin. Ta han liburuba izaten zan. Eta zu juten ziñan ta "bueno, nai ekatzu garbantzua, zea patatas o zeona" ta apuntatu itten zuen. Apuntatu. Liburuba ekartzen zun ta beak apuntatzen zun ta gero diruba hartzen zunian juten ziñan harea ta ""a ver" zenbat zor det?" eta "hainbeste" ta dirutan dana pagatzen zan. Ta hurrena, berriz, ezin pagatu, aillegatu ez ta "bueno, datorren astian pagatuko dizut" eta han bankuba hue zan, han diruik ez zan izaten. Harea jun.
- Hoi, kooperatiba horrek asko lagunduko zun?
- Bai, hoi dana fabrikana zan, dana, dana kooperatibak eta dana zeana fabrika, zeana, Subijanana.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia