Arrasate (Gipuzkoa)

Azkarate okindegia

Azkarate okindegia Gerra ostean, Azkarate okindegian egin zuen lana. Ogia saltzeaz arduratzen zen. Bi anaiena zen okindegia, eta txandaka aritzen ziren lanean. Ignazia bertan bizi zen. 15 ogerleko irabazten zituen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-174-036 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra ostean, Azkarate okindegian egin zuen lana. Ogia saltzeaz arduratzen zen. Bi anaiena zen okindegia, eta txandaka aritzen ziren lanean. Ignazia bertan bizi zen. 15 ogerleko irabazten zituen.

Transkripzioa

-Ta zuk panaderixan, zer itten zeben ogixa saldu edo ogixa eitten be lagunketan zeben?
-Ez, ez. Saldu bakarrik.
-Saldu bakarrik?
-Bai.
-Zela esan dozu, Azkaratena esan dozu, ezta?
-Bai.
-Hor, Zarugalden.
-Bai.
-Ta hor ze euen, familixa dana panaderixan?
-Eurak bai.
-Eta zu ze ziñan, kriada bakarra edo…
-Bai, ni panaderixan dependiente. Eurak, bi anaienak zien, egoten zien, ta txandaka eitten auen.
-Eta zu dependienta bizi be bertan bizi ziñan edo?
-Bai, bai.
-Orduen ia hamabost pezeta baiño gehixau irabaziko zeben, ezta?
-Ordu… bai, orduen e, ez dakit, hamaxei edo zien, hamabost duro edo.
-A, duruek ia?
-Bai, oberlekuek.
-Ia. Oseake lehenengo hasi ziñanian hamabost pezeta ordainketan otsuein.
-Bai.
-Eta hor ia hiru duro.
-Bai, bai.
-Hamabost ogerleku.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia