Inazia Llodio Bengoa
Arrasate (Gipuzkoa) (1917-2018)
Biografia
Gesalibar auzoko Artabilla baserrian jaio zen, zortzi anai-arrebatatik seigarrena. Ama bertakoa zuen, eta aita Aramaioko Gantza auzotik etorritakoa. Garagartza auzoko eliza ondoko eskolan ikasi zuen sei urtetik hamahiru urtera arte. Gero kaleko eskolara joan zen josten eta bordatzen ikastera. Eskolak bukatu eta neskame joan zen Arrasatera. Hainbat etxetan jardun zuen umeak zaindu eta etxeko lanak egiten. Gerraostean, errazionamendu garaian, Zarugaldeko Azkarate okindegian aritu zen ogia saltzen. Gerra denbora Arrasaten eman zuen. Isiltasuna eta beldurra gogoratzen du Arrasateko kaleetan, bera mandatuak egitera joaten zenean. Ezkondu zenean utzi zion neskametzari. Aita arabarra zuen Luzio Velez de Mendizabal arrasatearrarekin ezkondu zen eta zazpi seme-alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ARR-174 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute