Arrasate (Gipuzkoa)

Arrasaten Oreja hil zutenekoa

Arrasaten Oreja hil zutenekoa <p>Errepublika garaian, Oreja hil zutenekoa gogoratzen du. Egun horretan, goizean, dendak itxi egin zituzten. On Rikardo Azkuagaren ihesaldia kontatzen du. 1934. urte inguruko gertaera da.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-174-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Errepublika garaian, Oreja hil zutenekoa gogoratzen du. Egun horretan, goizean, dendak itxi egin zituzten. On Rikardo Azkuagaren ihesaldia kontatzen du. 1934. urte inguruko gertaera da.

Transkripzioa

- Eta hemen horreik, zuk goguan daukatzu Oreja hil ebeiñien ta?
- Bai.
- Zela izan zan?
- Ba, goixien danak zerrau zittuen, dendak eta danak eta ogixe ta dana, hamen Malan auen trinketie esaten utsiena ta juan bihe zan horra ogixe edo zerbait hartzen. Eta gero Oreja ta ekarri zittuen hona errekara, hamen oin erreka bat zerraute badau ta hor zabalik bistan eta horra errekara ekarri zittuen eta ba "Ene! Oreja ta ez dakit nor hil dauela ta ixilik" eta kuartelera tiro baten denpora guztien. Eta gero batek, Don Rikardo, ia horreik be juanda daoz, harek hona errekara salto in auen, hortik errekatik urten auen horra, horrutzatxuau, Zarugaldera, ta hortik urten auen kalera eta zer bat, autobus bat soldauekin ta hari alto in utsien eta esan utsien nora zoiazen ta Eibarrera ta harek hartu auen, harek kamioiek edo autobus horrek hartu auen Eibarrera, zera, Don Rikardo Azkoaga. Ha be zan jefia ta ha be detenidu auen ta gero Eibarren, Eibarkuek deittu auen zerera, Bittorixara esanez Mondrauen ze pasetan zan ta arratzaldien etorri zien soldauek eta gero orduen soldauok, zerak, urten auen dana mendire, baiña, mendittik bajau ein biher ta gero ba, detenidu zittuen.
- Baiña hori zan Oreja hil auenien?
- Bai. Hori zan, republika denporan izengo zan. Treinta y...
- Bai, hogeta hamalauan.
- Bai, republika denporan zan hori. Bai.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia