Arrasate (Gipuzkoa)

Umezain, Arrasaten

Umezain, Arrasaten Eskola bukatu zuenean, 14 urterekin, umezain hasi zen Arrasateko familia batean. Hiru-lau lekutan egon zen neskame: azkena, Azkarate okindegian aritu zen lanean. Zer lan egiten zituen eta zenbateko soldata zuen kontatzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-174-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskola bukatu zuenean, 14 urterekin, umezain hasi zen Arrasateko familia batean. Hiru-lau lekutan egon zen neskame: azkena, Azkarate okindegian aritu zen lanean. Zer lan egiten zituen eta zenbateko soldata zuen kontatzen du.

Transkripzioa

-Bueno, eta eskolok bukatu zienien?
-Gero kriera. Umezain.
-Nora fan ziñan?
-Hamentxe, Mondrauen, kalera. Arrasaten. Arrasatera bai.
-Baiña jan ta lo bertan, ezta?
-Bai, bai. Dana.
-Noren etxian egon ziñan?
-Ene ia ez die bizi.
-Hori zer, eskolia akabau ta segidan? Hamalau urtekin?
-Bai, hamalau urtekin.
-Eta zelan eukein izena? Horreik, zure nagusixan izan zienak?
-Ba bat e, andrie zan Fakunda Abarrategi.
-Kontxo.
-Bai.
-Abarrategi batzuk ein dittut.
-Bai. Hori Udalakue zan. Ta gizona zan Velez de Mendizabal. Nire gizonen tio bat.
-Aja.
-Bai, baiñe geroko buenooo, hamalau urtetik hogetaka urtietara…
-Egon ziñen, kriara?
-Bai, kriera bai. Baiñe hiru-lau lekutan e. Atzenengo panaderixa baten, ogixa emoten.
-Ze panaderixatan?
-Zarugalden, oin ez dau, Azkarate.
-Azkarate?
-Bai.
-Eta kriada lanetan e, umezain ibiltten ziñanian, ze itten zeben, umezain bakarrik, edo…?
-Ez, lanak eta fregaue eta… ba danetik, danetik.
-Eta sukaldien itten zeben? Edo hori ia etxeko andriak itten eben?
-Eee ba segun, batzuetan noberak be bai. “De todo“.
-Eta zenbat e, pagau itten otsuein, bape be?
-Bai, pagau bai, baiña gutxi e. Zazpi duro. Ta zapata pare bat erosteko bi hilebete pasa.
-Zazpi duro hillian pagaitten otsuein?
-Bai.
-Eta zapata pariak hamabost duro balixo…
-Ez! Zan hamabost pezeta pagau eta zapatak zazpi ogerleko.
-Aaaa, hiru duro.
-Bai, hiru duro.
-Hiru duro hillien irabazi, eta zapata pariek zazpi balixo eben?
-Bai.
-Mekatxis la mar.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia