Arrasate (Gipuzkoa)

Garagartzako eskola

Garagartzako eskola Umetan, Garagartzako eskolara joaten zen. Eskola non zegoen azaltzen du; eliza ondoan. Eskola gaztelaniaz izaten zen, baina ez omen zekiten. Sarritan zigortzen zituzten. Maisua euskalduna zen. Adin ezberdinetako umeak gela berean ikasten zuten: mutilak alde batean, eta neskak bestean.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-174-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Umetan, Garagartzako eskolara joaten zen. Eskola non zegoen azaltzen du; eliza ondoan. Eskola gaztelaniaz izaten zen, baina ez omen zekiten. Sarritan zigortzen zituzten. Maisua euskalduna zen. Adin ezberdinetako umeak gela berean ikasten zuten: mutilak alde batean, eta neskak bestean.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Bueno, bueno. Eta Gesalibarren baeuen eskolarik orduan?
-Garagartzara etorten gitzen.
-A Garagartzara?
-Bai.
-Nun euen Garagartzan eskolia?
-Ba hantxe, kamiño-kamiñuen, eleixie eta eskolie junto. Holan.
-A, eliz onduan?
-Bai, elixa onduen.
-Eta zueik eskolia zelan jaso zeuein, euskeraz edo erderaz?
-Euskeraz, nik uste dot, edo… erderaz, baiña ez gekixen erderaz! Ta gero, errekreuen be esaten uskun erderaz eitteko, baiña nokin? Iñok be ez gekixen ezebe ta!
-Eta kastigau ta eitten zinttuein?
-Baaaai, askotan!
-Erderaz eittiagatik?
-Ba nik ez dakit /eztakitt/ zegatigaittik, gaiztuek gitzelako edo. Kastigaute be sarrittan, errekreo barek eta.
-A bai e?
-Bai.
-Eta zer zeukotzuein, maisua, edo maistria?
-Maistrue, maistrue. Koruetakue edo zan, hor.
-A, euskalduna bera?
-Bai bai, euskaldune zan. Bai.
-Ze egoten ziñan, jente asko klasian?
-Bai, ta gaiñera ni xei urtekin juan nitzen. Baiñe nire anaie ta aiztie be baebitzen. “Lo mismo“ hamabikuek, hamarrekuek edo xeikuek. Danak junto. Bueno, gero diferente, ezta? Baiñe… Bai.
-Danak gela baten, ezta?
-Bai. Bai, bai.
-Eta maisu batekin?
-Bai. Alde baten neskatillak eta bestien mutikuek. Baiñe bistan e.
-Ta gutxi gorabehera zenbat lagun ziñain, zenbat estudiante ziñain, goguan daukotzu?
-Nik ez dakit baiña asko… Hogetaka bai, izengo giñen…

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia