Arrasate (Gipuzkoa)

Tiro eta kanoikadak

Tiro eta kanoikadak <p>Gerra hasiera. Arrasaten milizianoak zeuden. Gero, herria militarrek hartu zutenean, erreketeak jarri ziren bertan. Murutik tiro eta kanoikadan izan ziren. Neskame zegoen etxea tiroz jo zuten. Beldurrez egoten omen ziren beti.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-174-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra hasiera. Arrasaten milizianoak zeuden. Gero, herria militarrek hartu zutenean, erreketeak jarri ziren bertan. Murutik tiro eta kanoikadan izan ziren. Neskame zegoen etxea tiroz jo zuten. Beldurrez egoten omen ziren beti.

Transkripzioa

-Baiña hemen hasiera baten milizianuok egongo zien, ezta?
-Baaai, milizianuok be egon zien. Ta gero hau militarrak hartu auenien, ba, Reketiek edo soldauek eta gero orduen tiruek hortik Murutik eta, orduen kaiñonazuek etorten zien.
-Ta zu ze kaletan zeontzen lanian?
-Hortxe, hortxe Zerrajera onduen, Garibaixen.
-A Garibaixen?
-Bai. Garibai edo Biteri, hor e…
-Bai, bai, bai, badakit nun dan. Eta ze bizi ziñan, piso baten?
-Pisuen, bai.
-Zenbatgarrena zan?
-Hirugarre… hirugarrena.
-Hirugarrena. Eta han, bertan, bentanatik tirorik edo sartu xatzuen?
-E bai, bentana onduen be bai. Bentana onduen be tiruek zertu auen. Disparau auen.
-Ha izango zan bilddurra, ezta?
-Bai, bai, beti bulddurrez, kaiñonazuek etorten zienien be bai.
-Eta errekauak itteko eta holako gauzak?
-Ba bilddurrez, ixilik euzenien.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia