Arrasate (Gipuzkoa)

Errazionamendu garaian, okindegian neskame

Errazionamendu garaian, okindegian neskame Gerra ostean, errazionamendua etorri zenean, Arrasateko Azkarate okindegian zegoen lanean. Okindegian lan egin arren, ez zuten ogi zuririk jaten; "zegoena" jaten zuten. Irina Zaragozatik ekartzen zien.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-174-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra ostean, errazionamendua etorri zenean, Arrasateko Azkarate okindegian zegoen lanean. Okindegian lan egin arren, ez zuten ogi zuririk jaten; "zegoena" jaten zuten. Irina Zaragozatik ekartzen zien.

Transkripzioa

-Baiña zuk, razionamentua etorri zanien, ondiok soltera zeuntzen, ezta?
-Bai, bai.
-Ta orduen nun bizi ziñan?
-Ba orduen be kriera zerien, panadeixan.
-A, panadeixan.
-Bai.
-Eta han razionamentua zeuk jasoten zeben edo? Zeu faten ziñan razionamentua jasotera?
-Hor panadeixan ez, eurei e… urun zakuek ekarten zittuen eta. Zera, molde batzuk eta. Ene, ia ez naz /enaz/ akordetan zertzuk partiruten gittuen.
-Ta zueik han panaderixan ogi zurixa jango zeuein, ezta?
-Ba euenien bai, baña bestela ez, ez, euena.
-A ez, e?
-Ez.
-Segun ze urun euen?
-Bai, haxe.
-Ta ze urun klase ekarten euein hain ogi baltzak eta [itsusixak] eitteko?
-Ba nik ez dakit nunguek. Gero Zaragozatik etorten zien. Gero atzenengoko urunek Zaragozatik. Baiñe bi klase etorten zien. Batek ogixe eindde aguantetan auen gehixau, bestiek gutxiau. Ta segun ze kamioi etorren, hasarre egoten zien "Ña!Horreik be bajatozak oin be“. Ta bestie gurau.
-Urun hobia.
-Bai, bai, gehixau kundiruten auena.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia